BUELTATU

AGENDA | 2014.11.27

Lubrication Management antolatzaile:

Transformadoreen ustiapen optimoa eta fidagarria

2014ko azaroaren 27an
Abba hotela (Madrid)

Lubrication Managementek transformadoreen ustiapen optimoari eta fidagarriari buruzko jardunaldi bat antolatu du

Transformadorea da instalazio elektriko bateko ekiporik garrantzitsuena, bai bere kostuagatik, bai ustekabeko gertaera, gorabehera edo matxura bat egonez gero izango lukeen ondorio ekonomikoagatik.

Hori dela eta, Lubrication Managementek, Omicron enpresarekin lankidetzan, azaroaren 27an Abba hotelean (Madril) jardunaldi bat antolatu du, "Transformadoreen ustiaketa optimoa eta fidagarria", transformadoreen mantentze-lanetan eta ikuskapenetan erabaki egokiak hartzeko baliozko informazioa transmititzeko, eta, hala, gehienezko fidagarritasuneko baldintzetan lan egiteko.

Jardunaldian, galdera hauei erantzungo zaie, besteak beste:

  • Zer neurketa egin ditzaket ziurtatzeko transformadoreak modurik fidagarrienean egingo duela lan? Noiz egin behar ditut neurketa horiek?
  • Noiz egin ditzaket saiakuntza elektrikoak?
  • Zein dira olio dieletrikoak tratatzeko teknikarik ohikoenak?
  • Noiz egin dezaket iragazketa edo birgaitze bat? Zer emaitza espero behar dut tratamendu horietatik?
  • Transformadore baten hondar-bizitza kalkula daiteke furanoen analisi batetik abiatuta?
  • Fidagarriak al dira gasen analizatzaile automatikoak?
  • Stray gassing arazo larria da?

Parte-hartzaileak

Jardunaldia bereziki zuzendua dago transformadoreen mantentze-lanez eta eragiketez arduratzen diren teknikari eta langileei, esaterako, mantentze-lanetako profesionalei, eragiketetako profesionalei eta energia-banaketaren eta -sorkuntzaren sektoreko profesionalei.

Informazio gehiago

Informazio gehiago behar izanez gero, jo jardunaldira Lubrication Managementen webgunean.