BUELTATU

AGENDA | 2015.07.05 - 07.11

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

WearCheck International Meeting

2015eko uztailaren 5etik 11ra
IK4-TEKNIKER,
Eibar (Gipuzkoa)

IK4-TEKNIKERen egingo da WearCheck nazioarteko sarearen urteroko bilera

Uztailaren 5etik 11ra, WearCheck nazioarteko laborategi-sarearen urteroko bilera egingo da IK4-TEKNIKERen instalazioetan. Hainbat laborategik olio eta lubrifikatzaile industrialen karakterizazioari eta azterketari lotutako gaiak partekatzeko topagunea izango da.

Gai hauek landuko dituzte, besteak beste, bileran: olioen analisi berriak, tresnak, ekipoak, datuen tratamendua eta merkatuarekin lotutakoak, hala nola marketina eta benchmarkinga.

Gainera, aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua da, hiru laborategi hauek parte hartuko baitute lehendabizikoz: Solge Corporation (Hego Korea), Runningland Metrology & Testing (Txina) eta Dr. Lantos (Argentina eta Uruguai). Hiru laborategi horiek taldean sartuta, merkatu berrietarako bideari ekingo dio WearCheckek.

WearChecki buruz

Olio eta lubrifikatzaileak karakterizatzen eta aztertzen dituzten laborategi independenteen nazioarteko sarerik handiena da WearCheck International.

Duela 25 urtetik daude IK4-TEKNIKERen laborategiak talde horretan. Herrialde askotako laborategiak daude bertan: Kanada, Estatu Batuak, Txile, Ghana, Zambia, Hegoafrika, India, Arabiar Emirerriak, Hungaria, Belgika, Erresuma Batua eta, oraintsu sartuta, Hego Korea, Txina, Argentina eta Uruguai.