BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKERen webgune berria

Diseinu sinplea eta erakargarria du, eta eduki baliotsuko erakusleiho oso bat

IK4-TEKNIKERek webgune korporatibo berria jarri du martxan, eta jauzi kualitatibo bat eman du erabiltzaileei eduki baliotsua eskaintzeko moduan.

IK4-TEKNIKERek estreinaldi batekin hasi du ekaina: webgune berriarekin. Funtsezko tresna bat da, zentro teknologikoaren jarduera zenbait ikuspegitatik erakusten duena.

Webgune korporatibo berriak diseinu sinple eta erakargarri baten aldeko apustua egin du, eta erabiltzaileari eduki baliotsuko erakusleiho oso bat eskaintzen dio, IK4-TEKNIKERen ezagutza eta ezagutza horrek zenbait sektoretan duen aplikazioa proiektatuz. Hala, webgunea zentro teknologikoaren komunikazio-kanal nagusi gisa finkatu da.

Ezagutu nahi duzue? Ibilbide bat proposatzen dizuegu, bidean ezer ez galtzeko:

Nor gara? Nola antolatzen gara? Nor aritzen da gurekin lankidetzan? Zatozte IK4-TEKNIKER arlo korporatiboa ikustera.

Sektore jakin bati zer soluzio eskaintzen dizkiogun jakin nahi baduzue, sartu Sektore industrialak atalean.

Zer ikertzen dugu? Ikerketa-arloak atalean aurkituko dituzue gure teknologia gakoak, baita teknologia bakoitzarekin erlazionatutako kasu zehatzen adibideak, ekipamendu berezia, kolaboratzaile-sarea eta tesiak ere.

Soluzio teknologikoak atalean, sektore industrial guztiei eragiten dieten gaiei buruzko soluzio osoak eta integratuak jasotzen dira.

Gure ekitaldi, albiste, proiektu eta lankidetzen berri izan nahi baduzu, Komunikazioa da zure atala. Harpidetu zaitez, guztiaren berri izateko!