BUELTATU

ALBISTEAK

Motor linealak dituen nazioko lehenengo fresatzailea

Motor linealak dituen fresatzailea

Ba al zenekien IK4-TEKNIKERek Makina-erremintaren Bienalean sari bat jaso zuela abiadura handiko fresatzailea garatzeagatik?

IK4-TEKNIKERek Makina-erremintaren biurteko azokaren diseinu onenaren saria jaso zuen 1998an motor linealeko abiadura handiko Estatuko lehenengo fresatzailearen prototipoarengatik.

Ohiko makina-erremintei motor birakari baten eta torloju boladun baten bidez eragiten zaie.Konfigurazio horrek makina-erreminten gehienezko azelerazio-abiaduraren muga du.

Eragingailu horien beste alternatiba bat da mugimendua zuzenean orgaren norabidean ematen duten motor linealak erabiltzea.

IK4-TEKNIKERek baldintza horiek betetzen zituen fresatzailearen prototipoa egin zuen, eta Makina-erremintaren azokaren saria irabazi zuen haren diseinuarengatik.