BUELTATU

PROIEKTUAK

Ospitaleko proben ordezko teknologia

Koagulazio-indizearen jarraipena egiteko diagnosi azkarreko ekipo elektromedikua

Ba al zenekien IK4-TEKNIKERek iLine Microsystemsekin batera ahozko antikoagulanteen tratamendua hartzen duten gaixoen funtzionamendu autonomorako gailua garatu duela?

Zentro teknologikoak, iLine Microsystems enpresa bioteknologikoarekin elkarlanean, ahozko antikoagulanteak hartzen dituzten gaixoen koagulazio indizearen jarraipena egitea errazten duen funtzionamendu autonomoa duen eta diagnostiko azkarra egiten duen gailua garatu du.

Teknologia heterogeneoen integrazio egokiari esker (neurketa printzipioaren oinarria) eta integrazio horren funtzionamendu autonomo, fidagarri eta eskuragarriari esker iLine Microsystemsek lehiarako abantaila batzuk eskaini ahal izan dizkio merkatuari, eta bera mota honetako ekipamenduen abangoardian kokatu ahal izan da mundu mailan, prestazioei eta negozio bolumenari dagokienez.

iLine Microsystemsek egindako garapenek prozesu biokimikoak elkartzen dituzte erabili eta botatzeko plastikozko oinarri baten gainean, laborategiko ohiko saiakuntzetan lortzen diren eraginkortasun eta kalitate mailei eutsiz, eta analisiak azkarrago eta kostu txikiagoz egiteko abantailarekin.

Zehazki, iLine Microsystemsek erreakzio biokimikoa eta erreakzio hori gertatuko den oinarria diseinatzen ditu. Behin intereseko parametro biokimikoa ikuskatzeko oinarri fisiko-biokimikoa ezarrita, IK4-TEKNIKER neurketa hori egiteko erabiliko den ikuskapen sistemaren diseinu kontzeptuala lantzen hasten da, prototipoak egiteko fase jakin batzuetatik abiatuta, non soluzioak modu bilateralean doitzen doazen iLine Microsystemseko ikertzaileen feedback-arekin.

IK4-TEKNIKERek iLine Microsystemsek produktuei egindako ekarpenik garrantzitsuenak hainbat diziplinaren gainean, esaterako fotonika, ikuspen artifizial, seinale tratamendu, algoritmika edo HW, SW komunikazioen gainean, ezagutza bereziak izatetik datoz nagusiki, baita horiek denak integratu eta soluzio sendo eta fidagarri bat eraikitzera bideratzetik ere.

Azken finean, IK4-TEKNIKERen diziplina anitzeko taldeak laguntza eskaini du iLine Microsystemsi bururatutako garapenak egiteko orduan.