BUELTATU

ALBISTEAK

Euskal teknologia munduko teleskopiorik aurreratuenerako

Zehaztasun handiko irudien bidez erregistratzea Lurratik ikus daitekeen zeru guztia

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak parte-hartze nabarmena izango du Jarraipen Sinoptikoetarako Teleskopio Handiaren (LSST) garapenean. Txilen abiaraziko da, 2020an.

Zehaztasun handiko irudien bidez erregistratzea Lur planetatik ikus daitekeen zeru guztia. Horixe da Jarraipen Sinoptikoetarako Teleskopio Handiaren (LSST) xedea; euskal teknologia edukiko duen asmo handiko nazioarteko proiektuaren xedea, alegia. Izan ere, kontrol-sistemen diseinuan eta garapenean, segurtasunean, kameraren kableen birakarietan eta abangoardiako instalazio zientifiko bikain horren ispiluen babes-estalkian hartu du parte IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak.