BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKER-ek enpresa-kolaborazioa bultzatzen du

Erakunde laguntzaileen I+G estrategia garatzen laguntzen du

IK4-TEKNIKERek euskal industriaren ehundura eta horren lehiakortasuna sustatzeko duen konpromiso sendoa erakusten du erakunde kolaboratzailearen irudiak; izan ere, balio berritzaile handia duten proiektuak elkarrekin garatzea da horretarako bidea.

I+G estrategiak definitzen laguntzen die euskal zentro teknologikoak enpresa horiei, eragile aditu gisa jardunez eta ezagutza emanez, gero eta lehiakorragoa den mundu-mailako ingurunean maila teknologiko altua eduki ahal izan dezaten.

IK4-TEKNIKERek, egun, 24 enpresa dauzka programa horretara atxikita, eta I+G jarduerak koordinatu eta beren gaitasun teknologikoak indartu nahi dituzte horiek.

Horrela, bada, euskal zentroak ematen dizkien pribilegio batzuk eskuratzen dituzte erakunde horiek; hala nola, zentroaren instalazioak lehentasunez erabili ahal izatea, komunikazioari eta markari lotutako onurak eta laguntza estrategikoa hirugarrenekiko harremanetan.

Egun, hauek osatzen dute zentroaren erakunde kolaboratzaileen taldea: Aernnova, Alfa, Doimak, Egile, Etxe-tar, Fagor, Gamesa, Goialde, Goizper, Goratu, Ibermática, iLine, Jaureguizar, Kutxabank, Lazpiur, Maier, Masermic, Nivac, Ojmar, ONA, Pasaban, Ulma, Zayer eta Zigor.