BUELTATU

PROIEKTUAK

Nola erabaki errendimendu altuko sentsore baten itxura fisikoa eta logikoa?

Mekanika, elektronika eta datuen tratamendua, gailu sentsore baten oinarriak

IK4-TEKNIKERen adituen lantalde bat arduratzen da sistema sentsoreko hardware eta softwareko elementuak garatzeaz, aurreserie bat lortu arte.

Mekanika, elektronika eta datuen tratamendua dira prestazio altuko gailu sentsore baten hiru oinarriak.

Elektronika

Gailu sentsore bat fabrikatzeko prozesuak hainbat fase biltzen ditu, alde batetik elektronika (softwarea), bestetik mekanika (hardwarea) eta azkenik datuen tratamendua, eta horiek burutu ondoren lehen bertsio integratua lortzen da. IK4-TEKNIKERek bost urrats nagusitan egiten du hori:

  • Betekizunak zehaztea
  • Espezifikazioak eta balidazio probak zehaztea
  • Prototipo elektronikoa diseinatzea
  • Prototipo elektroniko funtzionala garatzea
  • Balidazioa eta integrazio funtzionala

Diseinua eta garapen mekanikoa

Gailu sentsore bat diseinatzeko, lehenik eta behin espezifikazio mekanikoak zehaztu behar dira.

Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknologiei esker, forma ematen zaie aurretiaz ezarritako ezaugarriei, eta diseinuak izango duen itxura fisikoaren oinarriak ezar daitezke. Diseinua bukatuta dagoenean, prototipo bat egiten da diseinuaren abantailak eta desabantailak non dauden ikusteko. Horretarako, zenbait proba egiten dira gailuaren funtzionalitatea eta erresistentzia egiaztatze aldera.

Datuen tratamendua: lokalak zein hodeian

Gailuak funtzionatu duenean sortutako datuak lokalean zein hodeian trata daitezke. Horri esker, hautatutako parametroen historia erregistra daiteke, bai eta joeren edota bezeroen esperientzien gainean lan egin ere.

IK4-TEKNIKERek ekipamendu egokia dauka prototipoak aurreziurtatzeko saiakuntzak egiteko.