BUELTATU

AGENDA | 28.05-2.06.2012

Makina-Erremintaren 27. bienala

2012ko maiatzaren 28tik ekainaren 2ra | BEC, Barakaldo

IK4-TEKNIKER Makina Erremintaren 27. Bienalean egongo da

IK4-TEKNIKER estará presente en la 27ª Bienal Española de la Máquina-Herramienta, que se celebrará del 28 de mayo al 2 de junio de 2012 en los pabellones 1, 2, 3 y 5 del BEC -Bilbao Exhibition Centre-.

Aurtengo berritasun gisa, IK4-TEKNIKER eta IK4-IDEKO erakusmahai berean egongo dira, IK4 Aliantza Teknologikoan bat eginda baitaude.

Erakustokia C08 eta D09 korridoreen artean egongo da, 1. pabiloian. Pabiloi horretan, abiaraztea, metrologia eta CAD/CAM/CAE sistemak izango dira erakusgai, eta 240 m2-ko azalera izango du bi zentro teknologikoentzat.

IK4-TEKNIKERek erakustokian erakutsiko dituen agertokietan, gaur egun jarduten duen sektore batzuetako berritasunak aurkeztuko ditu.

Agertoki bakoitzean, laser-teknologiari, robotikari (ekoizpen-sistemak automatizatzea) eta fabrikazio-prozesu ez-konbentzionalei lotutako erakusleak egongo dira.

Plastikoak soldatzeko laser-ekipamendua

IK4-TEKNIKER gai da irtenbide integralak sortzeko, eta hala erakutsiko du Makina Erremintaren Bienalean. Izan ere, laser bidez soldatzeko ekipamenduaren prototipo bat erakutsiko du, % 100ean teknologia propioarekin diseinatua eta garatua, bai alderdi mekatronikoan, bai ahalmen handiko laserraren garapenean.

Laser-sistemaren prototipoa termoplastikoak mihiztatzeko makina batean dago sartuta, eta automozioa, biomedikuntza, mikrofluidika eta antzeko aplikazio industrialetara dago bideratuta.

Zuntz optikoak gidatutako laser bidez osagai plastikoak soldatzea industrian sartu berri den teknika bat da, eta hobetu egiten ditu beste metodo konbentzional batzuk: ez du itsasgarri kimikorik erabiltzen, soldatze-guneko distortsio termikoak minimizatzen ditu, eta eraginkortasun eta malgutasun handiak ditu.

Ekoizpen-sistemak automatizatzea: oinetakoentzako robotika

Beste agertoki batean, ekoizpen-sistemen automatizazioa erakutsiko da. Alor horrek aukera ematen du roboten bidezko ekoizpena automatikoki kontrolatzeko, dela erabat, dela partzialki. Robot horiek malgutasun handia ematen dute, eta, haiei esker, abiadura handian egin daitezke lan errepikakorrak. Hori bereziki garrantzitsua da langileen lan-baldintzak gogorrak edo arriskutsuak direnean. IK4-TEKNIKERek ekoizpen-sistema tradizionalak bilakatzen dihardu; horretarako, prozesuak optimizatzen ditu eta irtenbide jasangarriak garatzen ditu, robotak erabiliz ekoizpen eraginkorragoa lortzeko.

Gaur egun, sektore ekonomiko garrantzitsu batzuek —hala nola automozioak eta metalurgiak— robotika sartu dute beren ekoizpen-prozesuetan. Beste industria tradizional batzuek, ordea, oztopoak dituzte beren ekoizpen-sistemetan robotak sartzeko.

Testuinguru horretan, ROBOFOOT proiektua ari da zuzentzen IK4-TEKNIKER, eta Europako oinetako-sektorean robotika sartzea du helburu. Proiektu horretan, hainbat eragiketa sartzen dira, besteak beste, kardatzea, kolatzea, akabera ematea, tindatzea eta oinetakoak orkoitik kentzea. Makina Erremintaren Bienalean, fabrikazio-zelula gisa aurkeztuko ditu IK4-TEKNIKERek eragiketa horietako batzuk, hala nola eskuzko zinta garraiatzailearen pick-place eragiketak, akabera ematea eta oinetakoa ikuskatzea.

Fabrikazio-prozesu ez-konbentzionalak: ultrasoinuen teknologia

Azkenik, IK4-TEKNIKERen iritziz, makina eta prozesua osotasun baten zati dira, fabrikazio lehiakorrerako irtenbide eta aukera berriak eskaintzera bideratua. Hori dela eta, gaitasun berdingabeak dituzten hainbat fabrikazio-prozesu ez-konbentzional proposatzen ditu. Prozesu horiek merkatuaren eskakizun berriak betetzeko jarri dira abian.

Makina Erremintaren 27. Bienalean, ultrasoinuen bidezko mekanizatze birakorraren prozesuaren erakusle bat izango du IK4-TEKNIKERek. Prozesu horretan, materiala deuseztatzen da, erabateko urratzaile den erreminta batek norabide axialean ematen dituen birak eta bibrazioa uztartuz. Hala, ebaketa-esfortzuak, karga termikoa eta, horrenbestez, erremintaren higadura murrizten dira.

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako, sar zaitez azokaren webgune ofizialean: www.biemh.com