BUELTATU

AGENDA | 2017.11.15 - 11.16

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

MetalMadrid 2017, Madrilgo Industria Azokaren hamargarren edizioa

2017ko azaroaren 15an eta 16an
IFEMA Madrilgo azoka
2. eta 4. pabilioiak

IK4-TEKNIKER MetalMadrid 2017n

IK4-TEKNIKERek bigarren aldiz hartuko du parte erakusketari gisa MetalMadrid Madrilgo Erkidegoko Industria Azokaren hamargarren edizioan. Azaroaren 15ean eta 16an egingo da, Madrilgo IFEMAko 2. eta 4. pabilioietan.

Zentro teknologikoak aurreko edizioan hartu zuen parte lehen aldiz, eta oso balantze positiboa egin zion azokako egonaldiari. Bi egunetan bisita ugari izan zirela nabarmendu zuen, eta, beraz, itxaropen handiz hartuko du berriro ere parte.

Edizio honetan, 4. pabilioian egongo da IK4-TEKNIKER, G18 standean, eta bere gaitasun metrologikoak aurkeztuko dizkio industriari. Jarduera-ildo hauetan zehazten dira horiek:

  • Kalibrazioa eta ekoizpen- zein neurketa-bitartekoen egiaztapena (MH/MMC)
  • Kalibrazioa eta ekipoen, neurketa-sistemen eta patroien kalibrazio osoaren kudeaketa
  • Karakterizazio geometrikoa eta piezen zein osagaien 3Dko egiaztapena
  • Goi-mailako metrologia
  • Neurketa-ekipamenduaren garapena
  • Prozesuan zeharreko metrologia eta ikuskapena
  • Kontakturik gabeko monitorizazioa eta erregistroa
  • Metrologiaren arloko aholkularitza eta prestakuntza

MetalMadrid

Industria-eskaintza zabala aurkeztuko du azokak bi egun horietan, estatuko industriak jarduera-eremu hauetan egin dituen berrikuntza adierazgarrienekin: makina-erreminta (abiatzea eta deformazioa), mekanizatua, robotika, piezak, osagaiak eta osagarriak, lubrifikatzaileak, metrologia eta kalitate-kontrola, materialak, software industrialak, automatismoak, soldadura eta azaleko tratamenduak.

2016an, azokaren aurreko edizioan, 400 enpresak hartu zuten parte, 333 standetan banatuta, eta erakusketak 16.000 metro karratu hartu zituen.

Azokari buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.