BUELTATU

AGENDA | 2018.09.26 – 09.27

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

MetalMadrid 2018

2018ko irailaren 26an eta 27an
IFEMA Madrilgo azoka
2. eta 4. pabilioiak

IK4-TEKNIKER MetalMadrid 2018n

IK4-TEKNIKER erakusketari-lanetan arituko da MetalMadrid Madrilgo Autonomia Erkidegoko Industria Azokaren 11. edizioan, ondoz ondoko hirugarren urtez. Irailaren 26an eta 27an izango da, Madrileko IFEMAko 2. eta 4. pabilioietan.

Zentro teknologikoak 2016an hartu zuen parte lehen aldiz. Bada, oso ondo baloratzen ditu aurreko bi edizioak, eta horregatik hartuko du parte, berriro ere, asmo handiz josita.

Edizio honetan, IK4-TEKNIKER 4. pabilioian egongo da, G18 standean. Bertan, inspekzio eta neurketa-gaitasunak erakutsiko dizkio industriari, zeinak jarduera-lerro hauetan biltzen diren:

  • Kalibrazioa eta ekoizpen- zein neurketa-bitartekoen egiaztapena (MH/MMC)
  • Kalibrazioa eta ekipoen, neurketa-sistemen eta patroien kalibrazio osoaren kudeaketa
  • Karakterizazio geometrikoa eta piezen zein osagaien 3Dko egiaztapena
  • Eskala handiko metrologia
  • Neurketa-ekipamenduaren garapena
  • Prozesuan zeharreko metrologia eta inspekzioa
  • Kontakturik gabeko monitorizazioa eta erregistroa
  • Metrologiaren arloko aholkularitza eta prestakuntza

MetalMadrid

Bi egunez, eskaintza zabala aurkeztuko du azoka honek. Industria-sektorean agertu diren berritasun garrantzitsuenak ezagutzeko aukera egongo da, askotariko jarduera-eremuei dagokienez; hala nola, automatizazioa eta robotika, connected manufacturing delakoa, konpositeak, soldadura, gainazaleko tratamenduak, neurketa, ikuskapena, kalitatea eta testing-a, makineriarako osagaiak, norbanakoa babesteko ekipoak, azpikontratazioa, makina-erreminta eta 3D-ko inprimatzea.

Azokaren 2017ko edizioan, 22.000 metroko azalera hartu zuten 7.000 bisitaritik gora eta 450 stand egon ziren.

Informazio gehiago

IK4-TEKNIKERek MetalMadriden edukiko duen parte-hartzeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen.

Eta, azokari buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.