BUELTATU

PROIEKTUAK

IK4-TEKNIKERek laserraren alde egiten du, fabrikazio aurreratuaren bektorea izan dadin

Laser for Manufacturing Lab bitartekoak laser-teknologiari eta horren ezarpenari buruzko 360º-ko ikuspegia ematen du

Laser-teknologietan oinarritzen den irtenbide orokor bat garatu du IK4-TEKNIKERek, non fabrikazio aurreratuari aplikatzen zaizkion teknologia horiek, ikuspegi integral batetik.

Teknologia garatzeko estrategikoak diren sektoreekin (besteak beste, biomedikuntzarekin, automobilgintzarekin edo aeronautikarekin) paralelo ari da aurrera egiten fabrikazio aurreratua. Sektore horiek ere balio erantsi handiko osagaiak eskatzen dituzte; zehaztasun handiko prestazioak eskaintzeko gai diren eta segurtasun-estandar zorrotzak betetzen dituzten osagaiak, alegia.

Eskakizun horiei erantzute aldera, laser-teknologietan oinarritzen den irtenbide orokor bat garatu du IK4-TEKNIKERek, non fabrikazio aurreratuari aplikatzen zaizkion teknologia horiek, ikuspegi integral batetik: fabrikazio-prozesuak, ekipoen eta osagaien diseinua eta fabrikazioa, fabrikazio gehigarria, ikuskapena eta neurketa.

“Laser for Manufacturing Lab” deiturikoarekin amaitu da ekimena; teknologia horren ezagutza espezializatu eta osoan oinarritzen diren irtenbide osoak ematera zuzendutako eskaintzarekin, hain zuzen ere.

Industriara gehiago eta hobeto iristeko bitartekoa da “Laser for Manufacturing Lab”, bai eta ekoizpen aurreratuaren premia zehatzak laser-teknologiak ematen dituen aukeren bidez konpontzeko bitartekoa izan ere, laser-teknologiari eta horren ezarpenari buruzko 360º-ko ikuspegia ematen baitu.

Azken batean, IK4-TEKNIKERek eremu horretan garatu dituen irtenbide guztien eskaintza bateratu eta koordinatua da. Bada, honela sailka daitezke irtenbide guzti horiek: