BUELTATU

PROIEKTUAK

Makineriaren mantentze aktiboa

Makina-erreminten osasun-egoeraren monitorizazioa eta aurreikuspena

Ibermáticarekin batera garatua, proiektuak soluzio bat proposatzen du datuen monitorizazio eta kudeaketarako, makina-erreminten egoera ezagutzeko, eboluzioa jarraitzeko eta mantentze-lan prediktiboak gomendatzeko ekipoen errendimendua hobetzeko helburuarekin.

Makina-erremintaren sektoreak geroz eta zehaztasun hobeko ekipoak behar ditu, balio gehigarriarekin, baina, horrez gain, sistemak garatzea behar du mantentzerako. Ezinbesteko jarduera kritikoa da hori, ekipoen funtzionamendua mantentzeko eta, ondorioz, produktibitatea.

Makina-erremintek datu kopuru handia jasotzeak, bidaltzeak eta aztertzeak informazio baliagarria ematen du produktibitatea handitzen laguntzeko.

Makinaren kontrolaren eta sentsoreen datuak lortzeari esker, informazioa lortzen da etengabe eta unean elementu guztien egoerari buruz: makinaren osagaiak, ekoizpen-prozesuak, ekoitzitako piezen kalitatea eta produkzioaren ingurune aldakorra.

Datuetan oinarritutako aurreikuspen ereduek, berriz, makinen portaera aurreikusten laguntzen dute, ekoizpena eteten duten programatu gabeko matxurak eta galera ekonomikoak murrizteko.

Gainera, azpiegitura behar da datu guztiak lortzeko, prozesatzeko, biltegiratzeko eta ustiatzeko, eta osagaien eta makinen egoera errealarekin lotzeko. Horrela, erabiltzean duen portaera ezagutzen da eta diagnostikorako gaitasuna eta sistemaren aurreikuspena hobetzen da.

Datuen egoeran eta kudeaketan oinarritutako monitorizazioa

Ibermáticarekin batera, Informazio eta Komunikazio Teknologietako (IKT) zerbitzuen konpainiak, IK4-TEKNIKERek garatu du datuen monitorizazio eta kudeaketarako soluzio bat. Helburua da makina-erreminten osagai kritikoen egoera ezagutzea eta erabilera arrotzeko egoerak goiz hautematea.

Erremintaren xedea da, batetik, ekipoen ekoizleek bezeroei mantentze aurreratua eskaintzea, eta, bestetik, amaierako erabiltzaileek ekipoak ondo funtzionatzen dutela egiaztatzea.

Gainera, industria-enpresen gaitasunera egokitzen da soluzioa konektagarritasunari eta integrazioari dagokionez, eta informazio guztia lor eta interpreta dezake horrek balio erantsia ematen badio makinaren osasun-egoerari.

IK4-TEKNIKERek makina-test batzuk egin nahi ditu kontrolen eta sentsoreen (kanpokoak edo barrukoak izan) seinaleak jasotzeko. Oso errazak eta azkarrak dira, eta makinaren egoera ezagutzea dakarte. Horretarako, hainbat parametrok denbora igaro ahala duten bilakaerari begiratzen da. IK4-TEKNIKERek “Makinaren fingerprint-a” deitzen dio horri. Horrela, makinek nola funtzionatzen duten ikus daiteke eta ekipoen osasun-jarraipen bat egin modu kontrolatuan.

Informazioa biltzeko, hardware jakina erabiltzen da makina-erremintako CNC-etara konektatzeko. Horrez gain, makinan instala daitekeen sentsoreetatik jasotzen da ere informazioa.

Sistema horrekin, makinaren osasun-egoeraren berri eduki daiteke eragiketetan eta mantentze-lanetan erabakiak hartzeko orduan. Era berean, aurrea har daiteke piezetan akatsik ez egoteko eta "zero akats" ekoizpena egia bihurtzeko, ezinbestekoa balio ekonomiko handia duten piezetan.

Prozesua, ordea, ez da informazioa lortzean soilik oinarritzen: bildutako datuak prozesatu egiten dira agregazioak eta kalkuluak izateko, datu horien kudeaketa plataforman ondorengo tratamendua errazteko asmoz.

Fingerprint testen bidez berriz prozesatutako datuak eta eragiketaren datuak, makina-erremintaren testuinguruaren ezagutza ematen dutenak, plataforma batera bidaltzen dira ustiatzeko. Plataformak datu guztiak lortzen, prozesatzen, biltegiratzen eta ustiatzen ditu, baita osagaien eta makinen egoera errealarekin lotu ere. Horrela, erabiltzean duten portaera ezagutzen da, diagnostikorako gaitasuna eta sistemaren aurreikuspena hobetzen eta, oro har, erabakiak hartzea hobetzen, makina-erreminten errendimendua hobetzeko.