BUELTATU

ELKARRIZKETA

Eraikin berriak enpresen banda zabal teknologikoa zabaltzen lagunduko du

Jesus Iriondori, IK4-TEKNIKERreko presidenteari, elkarrizketa

Jesus Iriondori, IK4-TEKNIKERreko presidentea

Jesus Iriondo IK4-TEKNIKERreko presidente eta bezeroa da aldi berean — Maser-mic enpresaren zuzendaria den heinean—. Betetzen duen rol bikoitzak bereziki gaitzen du Iriondo Eibarko teknologia zentroak instalazio berrietara aldatzean emandako aurrerapausoa baloratzeko.

Nola baloratzen dituzu IK4-TEKNIKERren instalazio berriak eta teknologia zentroak jasotako ekipamendu berria euskal enpresaren ikuspuntutik?

Teknologia-zentroen eta enpresen arteko erlazioa binomio erlazionala da. Gizarte honetako eragile estrategikoen arteko indarren korrelazioa adierazten du, sinergia eraginkorrak sortzeko potentzial handiko eragileen artekoa, hain zuzen. Lorpenak maximizatu nahi baditugu, baliabide tekniko aurreratuenez hornitu behar dira enpresak, eta egoki formatu eta gaitu bertako profesionalak erronka nekezenei ere aurre egin ahal izateko. Teknologia-zentroak nazioarteko homologoen pareko izan behar dute. IK4-TEKNIKER instalazio berri eta eguneratuez eta ekipamendu aurreratuaz hornitzen dela ikusteak konfiantza sortzen digu; konfiantza hori erlazio teknologikoaren areagotzea ekarri behar du orain.

IK4- TEKNIKER eta beste teknologia-zentroek euskal enpresen produktuei ematen dieten balio erantsiak nazioarteko merkatuetan lehiatzen laguntzen die gure firmei. Euskal enpresa-sarearen lehiakortasunari dagokionez, zer-nolako hobekuntza eragingo du instalazio berrietan egindako inbertsio hori?

Enpresak erabat lehiakorra den merkatu globalean egon behar dugu: jokaleku horretan mugak lausotzen dira eta indarrez sartzen dira enpresa berriak, kudeaketa eredu berriak eta egoteko modu berriak. Gure erronka da berritzaileak izatea: bai enpresaren estrategiari dagokionez, bai produktuen eta zerbitzuen eskaintzari eta arreta teknologiko prozesuen kudeaketari dagokionez. Baina gure enpresen jardunaren funtsezko ekintza da hori guztia.

Gaur egungo enpresetan, enpresen eta erakundeen tamaina baino garrantzitsuagoa da abiadura. Arrain azkarrak makala jango du. Beraz, ezinbestekoa dugu banda zabal teknologiko egokia; izan ere, horrek merkaturatze azkar eta lehiakorrerako bidea ireki ez ezik, zenbait teknologia- eta enpresa-gaitasunei dagokienez erreferentzia izateko ahalmena ekarri ere egingo digu. IK4-TEKNIKERrek egindako inbertsio garrantzitsuak eta TEKNIKERreko profesionalen aparteko ahalegin oparoak nabarmen bultzatu dute enpresa-sarearen banda zabal teknologikoa hedatzea.

IK4-TEKNIKERren eskaintza teknologikoaren zein alderdi uste duzu sendotuko dela bereziki instalazio berriei esker?

IK4-TEKNIKERren sail guztiak sendotuko dira. Instalazio berriei esker sailen arteko elkarrekintza eta logistika eragilea hobetuko da, eta zalantzarik gabe, horrek ondorioa izango du IK4-TEKNIKERren eraginkortasun lehiakorrean. IK4-TEKNIKERren lanean aritzen den profesional-talde bikainak era eraginkorragoan erakutsi ahal izango du zientziarako eta teknologiarako duen ahalmen guztia, eta, lehengo mugarik gabe, merkatuaren eskakizunetara moldatu ahal izango da. Horrek guztiak aukera emango du enpresen zerbitzua hobetzeko.

Euskal enpresak ari dira konturatzen, lehiakortasuna mantendu nahi badute I+G inbertsioan parte gehiago hartu behar dutela. Nola lagunduko dute IK4-TEKNIKERren instalazio berriek enpresei berrikuntza teknologikoa hurreratzen?

Begi-bistakoa badirudi ere, munduan zehar zabiltzanean, eta beste eskualdeetako dinamismoa eta bilakaera ikusten duzunean, orduan ohartzen zara zein garrantzitsua den zure eskaintza ekonomikoki lehiakorra, teknologikoki aurreratua eta kudeaketa aldetik eraginkorra izatea. Kudeaketa eredu hori ez da egun batetik bestera bat-batean egiten, eta komenigarria ere ez da noizean behin egitea bakarrik. Ezinbestekoa da plangintza bat diseinatzea eta hori gauzatzea, eta oinarrizkoa egitasmo hori denboraldi batean zehar gauzatu ahal izatea, ezin baita epe motzera emaitzarik lortu. Teknologia-zentroak—eta nik dakidanez, IK4-TEKNIKER,—lan handia eta arduratsua egiten ari dira enpresekin, epe erdi/luzera jasangarria eta egituratua izango den lankidetza eredu hori posible egiteko asmoz.

Euskadiko, eta bereziki, Debabarreneko enpresa-sarea oso ondo ezagutzen duzu. Nola ikusten dute inguruko enpresek eskualdean IK4-TEKNIKER bezalako zentroa izatea, punta-puntako instalazioekin eta Parke Teknologikoen Euskal Sarearen barne?

Gure eskualdean jarduera zientifiko-teknologikoei dagokionez nazioartean erreferentzia den teknologia-zentroa izateak sor ditzakegun poz pertsonalaren gainetik, IK4-TEKNIKERren instalazio berriak, eta horiek Parke Teknologikoen Euskal Sareren barne egoteak, ilusioa eta konfiantza sortzen digu eskualdeko jarduera sendotzen duelako eta aukera ematen duelako lehiakortasun teknologiko handiko ingurunea garatzeko. Horrek enpresak eta kanpo-inbertsioak nabariaraztea ekarriko, eta eskualdearen dinamismoa eta bertako industria-sare bikaina monitorizatuko ditu. Eta hori guztia enpresa- eta merkataritza-aukera berriak ireki behar ditu, gure ingurunearen garapena bultzatuko dituzten aukerak eta lanpostuak eta gizarte-aberastasuna sortzeko bidea irekiko digutenak.