BUELTATU

ALBISTEAK

Erakunde Kolaboratzaileen Egunaren bosgarren edizioa

Teknikerrek Erakunde Kolaboratzaileen Egunaren bosgarren edizioa antolatu du

Teknikerrek beste urte batez bildu zituen erakunde kolaboratzaileak bere instalazioetan, zentro teknologikoak 2019an egindako jarduera eta etorkizunera begirako planak partekatzeko asmoz.

Zentro teknologikoaren eta enpresen arteko harremanak gero eta sendoagoak dira, mundu-mailako merkatu lehiakor honetan besteengandik bereizteko elementu giltzarria baita berrikuntza teknologikoa.

Testuinguru horretan, Tekniker, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, Erakunde Kolaboratzaileen Egunaren bosgarren edizioa antolatu zuen urtarrilaren 31an, programa horri atxikitako enpresekin zentroaren gaur egungo nahiz etorkizuneko egoera partekatzeko, berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten gaien inguruan eztabaidatzeko eta denboran egonkorra izango den lankidetza sustatzeko xedez.

Jardunaldiaren egitaraua

Teknikerrek 2019an egin duen jarduerari eta 2020rako kudeaketa-planari buruzko aurkezpen batekin hasi zen eguna. Ondoren, bisita egin zen instalazioetara, eta, azkenik, elkarrekin hausnartuko da datozen urteetan mundu-mailan egon litekeen testuinguruari buruz, enpresa bakoitzak aurrez aurre edukiko dituen erronkei buruz eta Teknikerrek erronka horiek lortzen laguntzeko orduan izan dezakeen eginkizunari buruz.

Jardunaldia lunch batekin amaitu zen, zentro teknologikoaren instalazioetan.

Klikatu hemen Teknikerren Erakunde Kolaboratzaileen programari atxikitako enpresak zein diren ikusteko.