ALBISTEETARA BUELTATU
image1 image2

Tekniker Fingerprint: ekipamenduak aldizka monitorizatzeko test berria
Teknikerren irtenbidea makinaren osasuna/egoera ezagutzeko

Teknikerrek Tekniker Fingerprint aurkeztu du, ekipamenduak aldizka monitorizatzeko test berria, makinaren osasuna/egoera ezagutzeko balio duena

Tekniker zentro teknologikoak, Basque Research and Technology (BRTA) partzuergoko kideak, irtenbide errealen aldeko apustu garbia egiten du 4.0 Industriako enpresei aurrera egiten laguntzeko. Hori dela eta, merkataritza elektronikoko Clickindustrial plataformaren bitartez, zerbitzu berria txertatu du, Tekniker Fingerprint, ekipamenduak aldizka monitorizatzeko test berria. Horri esker, makinaren osagai kritikoen osasuna/egoera ezagut daiteke, eta behar ez bezalako funtzionamenduak garaiz hauteman.

Makinaren osasuna/egoera monitorizatzeak berezko garrantzia du mantentze lan prediktibo egokia egiteko, izan ere, denbora-marjinei eta prozesuen kostuari dagokienez kalitatea hobetzeaz gain, ekipamenduen errendimendua optimizatzen eta beren balio-bizitza luzatzen du.

Makina-erremintaren erabilerari eta egoerari buruzko datuak monitorizatzeko eta kudeatzeko test honek lau urrats ditu: bilketa, diagnostikoa, analisia eta optimizazioa. Lehenik eta behin, Tekniker Fingerprint-ek makinaren eta bere osagaien seinaleak bildu eta prozesatzen ditu. Datu horiek bildutakoan, makina-mota bakoitzaren erabilera-, eragiketa- eta osasun-adierazleak identifikatzen ditu. Hala, makinaren funtzionamendu normalaren heina ere zehazten du.

Makinaren osasunaren diagnostikoa egin eta gero, makinaren zein osagaien adierazleen bilakaera behatzen eta kontrolatzen du. Azkenik, analisi horren ondoren, makinen eskuragarritasuna hobetzen du, bai eta mantentze lanaren plangintza eta ordezko piezen kudeaketa optimizatzen ere.

Informazio gehiago izateko
Ekipamenduak aldizka monitorizatzeko test berria