AGENDARA BUELTATU
image1

TEKNIKER SHARING EVENTS
Robot industrialen prestazioen karakterizazioa eta hobekuntza
_ 2021.01.12
_ Online | 15:00etatik – 15:30etara | 30 minutu

Robot industrialen prestazioen karakterizazioa eta hobekuntza

Gorka Kortaberria
I+G Metrologia Dimentsionala

Web-mintegi honetan, robot industrialen eta elementu osagarri industrialen kokapenean (bai estatikoa bai dinamikoa) egindako akatsaren karakterizazioari helduko zaio. Orain arte, horrelako sistemek errepikakortasun egokia eskaintzen zuten sarritan egiten ziren lanetarako, baina robot manipulatzaileetan oinarritutako aplikazio berriek kokapenaren zehaztasun absolutua hobetzea eskatzen dute.

Hortaz, helburua da roboten kalibrazio geometrikorantz abiatzea, prestazio horiek lortzeko eta ondo aprobetxatzeko, robotean kanpoko bestelako baliabideak txertatu beharrik gabe.

Informazio gehiago eta izen-emateak hemen.