TEKNOLOGIARA BUELTATU

Sentsore optoelektronikoak 4.0 Industriarako
Joseba Izaguirre, Tekniker-eko Gailu sentsoreak soluzioaren koordinatzailea

Web-mintegi honetan, Joseba Izaguirre, Gailu sentsoreak soluzioaren koordinatzailea, sentsore optoelektronikoek 4.0 Industriarako eskaintzen dituzten aukerak aurkezten ditu.

4.0 Industria kontzeptuaren oinarrietako bat da etengabe produktu eta prozesuei buruzko informazioa izatea, ahal denean denbora errealean, teknika ez-suntsitzaile/inbaditzaileen bidez eskuratua, ohiko funtzionamendua ahalik eta gutxien oztopatzeko.

Testuinguru horretan, sentsore optoelektronikoek aukera ugari eskaintzen dituzte neurtzeko eta hautemateko, eta kostua gero eta txikiagoa da. Neurketa printzipioetan eta teknologien integrazioan duen ezagutza zabala eta produktuak garatzeko metodologien aplikazioan duen esperientzia konbinatzeari esker, Tekniker erreferente bilakatu da gailu sentsoreen diseinuan eta garapenean, soluzio optoelektronikoak eta algoritmika integratuz gailu konpaktuetan, arrazoizko kostukoak eta konektatuak. Bideoan klik egin eta interesatzen zaizun teknologiaz ikasi!