ALBISTEETARA BUELTATU
image1 image2

Newtek-etik Tekniker Sharing News-era
Teknikerren newsletterrak itxura aldatu du: izen berria, irudi berria, baina esentzia berbera

Newtek, zentro teknologikoaren zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko newsletterra, Tekniker Sharing News bihurtu da.

Garai berriek aire berriak eskatzen dituzte. Hori dela eta, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoko kidea den zentro teknologikoaren newsletterrak ere markaren berrikuntzarekin bat egin du, itxura berriarekin eta izen berriarekin, Tekniker Sharing News. Hala, argitalpenaren kutsu dibulgatzailea sendotzen du, alegia, zentroak teknologiaren, zientziaren eta berrikuntzaren eremuan egiten duena aditzera emateko helburua, bai eta markaren oinarrietako bat ere: I+G+B-ko arrakastak eta aukerak modu aktiboan zabaltzen laguntzea, hura ezagutaraziz, hazten jarrai dezan.