AGENDA BUELTATU

TEKNIKER SHARING EVENTS
Go Mobility by Mubil 2022
_ 2022ko martxoaren 2tik 3ra
_ Ficoba azoka-esparrua, Irun

Go Mobility by Mubil 2022

Teknikerrek erakusketari gisa hartuko du parte mugikortasun jasangarriaren alderdi industrial eta digitalaren ekosistemari buruzko Go Mobility by Mubil egitasmoaren hirugarren edizioan, zeina martxoaren 2an eta 3an egingo baiten Irungo Ficoba azoka-esparruan. Zentro teknologikoak mugikortasunaren arloko nobedadeak aurkeztuko ditu edizio honetan. 3 pabiloian edukiko standa; 3-04 standa izango da. 

Azokaren edizio honek mugikortasun berriaren ekosistemara atxikitzeko eta sinergia edota aukera berriak sustatzeko aukera emango du, mugikortasun jasangarriagoa lortzeari begira.

Go Mobility by Mubil nazioarteko ekimena da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, Eusko Jaurlaritzaren eta Ficobako antolakuntzaren laguntzarekin, fabrikatzaileentzat, industria laguntzailearentzat, hornitzaileentzat eta ikerketa-zentroentzat.

 

Informazio gehiago

Informazio gehiago edukitzeko, sar zaitez Go Mobility by Mubil egitasmoaren webera.