ALBISTEAK BUELTATU

Lineako eta aurrez aurreko saioak elkarren osagarri
Zientzia-dibulgazioa, online eta aurrez aurre

Tekniker 'normaltasun berrira' egokitu da, instalazioetan lineako saioak eta aurrez aurrekoak konbinatuta.

Industrian, webinarrak ez ziren lehentasuna, harik eta, pandemiaren ondorioz, ia nahitaez sartu ziren arte. Hori dela-eta, ekitaldi birtual horien onurak eta ahalmena ezagutzera eman dira, eta irisgarritasun nahiz malgutasun handia dutela ikusi. 

Alabaina, normaltasunera pixkaka itzuli ahala, aurrez aurreko jarduera berrartu da, eta, horrekin, baita in situ saioak ere. 

Tekniker testuinguru horretan dago, baina, lineako ekitaldiei uko egin ordez, eskaintza orekatzen saiatuko da; horri begira, webinarrak eta aurrez aurreko saioak elkarren osagarri izango dira 2022ko lehen hiruhilekotik aurrera, osasun-baldintzek ahalbidetzen badute.

Bada, I+G+b dibulgatzen jarraituko du, modu aktiboan jarraitu ere; batetik, webinarren askotariko programa baten bidez, Tekniker Sharing Events-en esparruan. Zentro teknologikoko adituek emango dituzte webinarrak, eta irtenbide teknologiko berritzaileak edota hainbat sektoretan aplika daitezkeen ezagutza teknologiko berriak irisgarriak izan daitezen zentroan garatzen diren teknologien ingurukoak izango dira.

Eta, bestetik, hainbat gairi buruzko aurrez aurreko saioetara itzuliz. Saiook, batzuetan, Teknikerrek bakarrik antolatuko ditu, eta, beste batzuetan, bazkideen, bezeroen edo partner-en laguntzarekin. 

Klikatu HEMEN, Teknikerren saioen agenda ikusteko.