AGENDA BUELTATU

TEKNIKER SHARING EVENTS
BIEMH 2022. Makina-erremintaren Azoka
_ 2022ko ekainaren 13tik 17ra
_ Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo

BIEMH 2022. Makina-erremintaren Azoka

Teknikerrek parte hartuko du BIEMH azokaren (Makina-erremintaren Nazioarteko Biurteko Azokaren) hurrengo edizioan, erakusketari modura. Azoka 2022ko ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo da, BECen (Bilbao Exhibition Centre), eta zentro teknologikoak makina-erremintarako fabrikazio aurreratuan egin dituen berritasunak aurkeztuko ditu. Zentro teknologikoaren standa 1. pabiloian egongo da, C14 korridorean.

Azoka betiko izaerarekin itzuliko da, baina 2020an pandemiarengatik bertan behera geratu ondoren indartuta. Hitzordua erreferentea da nazioartean, eta Europako industria-arloko deialdirik garrantzitsuenetako bat da. Bada, konfiantza eta motibazioa sortzeko, harremanak aktibatzeko eta berrikuntzari, negozioari nahiz aukera berriei bide emateko topaleku bihurtu nahi du. Halaxe jasotzen du claim berriak:  “more BIEMH than ever” (inoiz baino BIEMHago).

Bost kontinenteetako enpresa liderren nazioarteko topaketa hau izugarria izango da, eta 4.0 berrikuntzaren inguruko ikuspegirik osoena emango du. Gainera, BIEMH 2022k mundu osoko milaka fabrikatzaile, banatzaile eta erosle erakarriko ditu bost egunez, eta bere espezialitateko azoka garrantzitsuenetako bat izango da.

 

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez BIEMH 2022 azokaren webgunera.