AGENDA BUELTATU

TEKNIKER SHARING EVENTS
CIRPen 71. batzar nagusia
_ 2022ko abuztuaren 21etik 27ra
_ Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo

CIRPen 71. batzar nagusia

Ekoizpen Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiaren 71. batzar nagusia BECen (Barakaldo) egingo da abuztuaren 21etik 27ra bitartean, eta Ideko, Tekniker, Mondragon Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea izango dira bertan buru.

CIRPen batzar nagusia urtero egiten da, eta ekoizpen-ingeniaritzari buruzko biltzar nagusietako bat da mundu-mailan, nazioarteko lehen lerroko 700 ikertzaile inguru erakartzen baititu. 

Biltzarrean, ekoizpen-ingeniaritzaren hainbat alderdi jorratuko dira, diseinuaren askotariko ikuspegi eta tresnak, makinak, ekoizpen-prozesuak, tresneria, metrologia eta inspekzio-ekipoak barne hartuta.

 

CIRPi buruz eta Teknikerren rola

CIRP 1951n sortu zen, eta mundu-mailako liderra da ekoizpen-ingeniaritzaren ikerketan: prozesuen, makinen eta sistemen diseinuaren, optimizazioaren, kontrolaren eta kudeaketaren abangoardian dago. Akademiak kide-talde mugatua dauka, ikerketan bikaintasuna erakutsi duten kideak baitauzka; gaur egun, 50 herrialde industrializatutako 600 akademiko eta industrial ditu kide. Akademiako kide korporatiboen artean, besteak beste, honako enpresatzar hauek daude: ABB, Makino, Mazak, Pratt and Whitney, Rolls-Royce, Safran, Volvo, Zeiss, DMG-Mori, General Electric, Magna, NPL, PTB eta Airbus.

2022ko edizioan, ekoizpen-ingeniaritzaren ikerketaren arloko nazioarteko erreferenteak elkartuko dira Bilbon, ekoizpen-ingeniaritzaren eremua osatzen duten gai nagusiak jorratuko dituen egitarau batean; hala nola, ekoizpen-sistema eta fabrikazio-prozesu berrien diseinua eta garapena, neurketa- eta inspekzio-sistemen garapena eta ekoizpen-sistemen antolaketa landuko dira, eta Teknikerrek, sortu zenetik igaro diren 40 urte hauetan, espezializazio teknologiko zabala garatu du arlo horietan.

Aurreko edizioetan, beste teknologia batzuen artean, makina-erremintan integratutako alderantzizko multilaterazioan dagoen ziurgabetasunaren ebaluazioarekin, tamaina handiko makina-erreminten akats termikoaren azterketarekin edo zentro teknologikoak robot industrialen kalibrazioan oinarrituta garatu dituen azken teknologiekin hartu du parte Teknikerrek. 

Informazio gehiago

Informazio gehiago edukitzeko, bisitatu CIRPen web ofiziala.