AGENDA BUELTATU

Tekniker Sharing Events
Meetech Spain
2023ko maiatzaren 18tik 19ra
_ NH Collection Eurobuilding hotela, Madril

Meetech Spain

Meetech Spain ekitaldia datorren maiatzaren 18an eta 19an izango da, Madrilen, zentro teknologikoen gaitasunen erakusleiho nagusi eta enpresen eta ikerketa-erakundeen arteko topagune eta lankidetza-eremu bihurtzeko asmoz.

Teknikerrek stand propioa izango du ekitaldi horretan, Espainiako Zentro Teknologikoen Federazioak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin batera antolatuta.

Maiatzaren 18an, hainbat sektore eta autonomia-erkidegotako ikertzaile eta teknologoen arteko erronka teknologikoa egingo da foroan, I+G+B eragileen arteko lankidetza eta sinergiak sustatzeko.

Beste eremu batean, showroom teknologikoak parte hartzen duten entitateen gaitasunak erakutsiko dizkie joerak ezagutu, arazoak konpondu edo negozioa lehiakorrago bihurtzeko bazkideak aurkitu nahi dituzten pertsonei.

Speaker corner izeneko txokoak ideiak, proposamenak edo lankidetza-premiak azaltzeko aukera eskainiko du horretarako prestatutako eremu batean.

Programa hainbat mahai-ingururekin osatuko da, nazioko eta nazioarteko hizlarien parte-hartzearekin. Ekitaldiko bigarren eguna izango da, maiatzaren 19a.