Cookieak gure webgunea ondo funtzionatzeko, edukia eta publizitatea pertsonalizatzeko, sare sozialen funtzioak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko erabiltzen ditugu. Zure webgunearen erabilpenari buruzko informazioa gure sare sozial, publizitate eta analisi-bazkideekin partekatzen dugu. Cookie-n politika
Zentro teknologikoak, Amaia Vicente artistarekin batera garatu du “Exografiak” pieza, pertsonei begien mugimenduen bidez kontrolatzeko aukera ematen dien exoeskeletoa. Emaitza Tabakaleran dago ikusgai azaroaren 24tik 2024ko otsailaren 4ra arte.
Tekniker parte hartzen ari da “Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean” erakusketa artistikoan. Erakusketa azaroaren 24tik 2024ko otsailaren 4ra arte ikus daiteke Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
Zentro teknologikoa Amaia Vicente artistarekin eta Gogoa Mobility Robotsekin elkarlanean aritu da azken urtean, «Exografiak» izeneko pieza artistikoa sortzen. Pieza horretan exoeskeleto bat dago, mugikortasuna bultzatzeko eta pertsonei laguntzeko diseinatutakoa, pertsonaren eta robotaren arteko interakzio estuagoa sustatzen duena eta teknologiarekiko konfiantzazko harremana garatzen lagunduko duena.
Helburu hori lortzeko, Teknikerrek Errealitate Mistoan oinarritutako interakzio-eredu bat ezarri du. Teknologia horrek pertsonen eta roboten arteko komunikazio naturalagoa ahalbidetzen du, erabiltzailearen aginduak atzematea eta prozesatzea errazten duena exoeskeletoaren mugimendua kontrolatzeko.
Piezak interfaze holografiko bat erakusten du. Interfaze horrek aukera ematen du pertsonak robota begiradarekin kontrolatzeko eta exoeskeletoak bere aginduak zehaztasunez interpretatu eta gauzatzeko.
Soluzio berritzaile horrekin, Teknikerrek exoeskeletoa kontrolatzea ahalbidetzen du ekintza natural, diskretu eta intuitiboen bidez, eskuzko kontrolen beharrik gabe. Hori bat dator Teknikerrek elkarlaneko robotikan duen etengabeko konpromisoarekin, pertsonen eta teknologiaren arteko bizikidetza arinagoa sustatzea oinarritzat hartzen duenarekin.
Artearen eta zientziaren arteko fusioa
Teknikerrek erakusketan duen parte-hartzea zentroaren eta Tabakaleraren arteko hirugarren lankidetza da. Oraingo honetan, Creative Impact Research Centre (CIRCE) programaren babespean garatzen da, Alemaniako Gobernuak sustatuta, bere Arte, Zientzia, Teknologia eta Gizarte ildoa bultzatzeko.
Oraingo honetan, Artearen, Zientziaren, Teknologiaren eta Gizartearen arteko harremanean sakondu nahi duen proiektua da, eta BCC Innovation, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundeek ere parte hartzen dute.
Erakusketa lau artistaren eta lau ikerketa zientifikoren arteko topaketatik sortutako sorkuntzekin elikatzen da eta joan den azaroaren 23an, osteguna, inauguratu zen, proiektuan parte hartzen duen Teknikerreko taldea eta Luis Uriarte zuzendari nagusia bertan zirela.
Ekitaldian izan ziren honako hauek ere: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Ane Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua; Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusia; Clara Montero, Tabakalerako kultura-zuzendaria; María Ptqk, erakusketaren komisarioa; Teresa Koloma Beck, CIRCEko arduraduna; Txomin Romero, DIPCeko Superkonputazio Zentroko zuzendaria; Manuel Carreiras, BCBLko zuzendari zientifikoa; eta Begoña Rodríguez, BCC Innovationeko zuzendaria.