ALBISTEAK BUELTATU

Clickindustrial enpresak beste kategoria bat sartu du bere eskaintzan: "saiakuntzetarako laborategia"
Piezen eta osagaien garbiketa teknikoko saiakuntzak, klik bakarrean

Clickindustrialek bere zerbitzuen eskaintza zabaldu du, bezero industrialentzako garbiketa teknikoko saiakuntzak sartu baititu.

Clickindustrial enpresak helburutzat dauka enpresei zerbitzu industrialak modu digitalean eta klik bakarrean eskaintzea; bada, zerbitzu-zorroa handitu du, Teknikerren laborategi-zerbitzu berriak sartu baititu atarian, ”saiakuntzetarako laborategia” izeneko kategoria berriarekin.

Hala, Clickindustrial eta Teknikerren baterako helburua da epe ertainera begira saiakuntza industrialen sorta osoa eskaintzea. Atariak kategoria berri hori abiatu du, garbiketa teknikoarekin zerikusia duten saiakuntzen bidez.

Plataforma horretan, garbiketa teknikoko saiakuntzak eros daitezke, bai laborategian bertan edo in situ egiten direnak, bai ‘Tape Lift’ deiturikoak, VDA 19.1 eta ISO 16232:2018 estandarren pean edo bezeroaren arau espezifikoen pean.

Zehazki, garbiketa teknikoko saiakuntzak aukera ematen du sektore ezberdinetako (automobilgintza, aeroespaziala, medikuntza, hidraulikoa eta doitasun-osagaiak) eskakizun-maila handiko sistemetan sartuko diren pieza eta osagaietan dagoen hondar-kutsadura aztertzeko.

Zerbitzu hori gauzatzeko, hainbat morfologia, osagai eta tamainatarako garbiketa-kabinak daude, bai eta argi polarizatua duten partikula automatikoak aztertzeko mikroskopio optiko bat eta EDS bidezko ekorketa automatizatuko mikroskopio elektroniko bat ere.

Era berean, Teknikerren laborategiak ENAC ziurtagiria du, eta 2015etik aitzindaria da penintsulan. Bada, horrek berresten duenez, saiakuntzak saiakuntzetarako araudian ezarrita dauden parametroak betetzen ditu, ISO 16232:2018 estandarraren pean osagaiak garbitzeari dagokionez.

 

Joan Clickindustrialen saiakuntzetarako laborategira.