ALBISTEAK BUELTATU

Teknikerrek berriro heldu dio Erakunde Laguntzailearen aurrez aurreko egunari
Teknikerrek berriro heldu zion otsailean Erakunde Laguntzailearen aurrez aurreko egunari

Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Teknikerrek berriro heldu zion Erakunde Laguntzailearen aurrez aurreko egunari, programa honi atxikitako enpresekin duen lankidetza indartzeko.

Gaur egungo testuingurua merkatuen globalizazioak eta haien lehiakortasun sendoak markatzen dute eta, horregatik, beharrezkoa da teknologiak funtsezko zeregina duen estrategia bereizgarri eta egonkorren alde egitea. 

Apustu horretan, enpresek aliatuak eta laguntzaileak bilatzen dituzte garapen teknologikoaren estrategiari laguntzeko, eta puntu horretan ezarri du Teknikerrek Erakunde Laguntzailearen figura, enpresekin teknologia-mailako lotura estuagoak garatzeko. 

Teknikerrek urteak daramatza enpresei I+G-ko estrategiak definitzen laguntzen. Agente aditu gisa jarduten du, enpresei gero eta lehiakorragoa den ingurune global baten maila teknologikoan irauteko aukera emango dien ezagutza transmitituz.

Zentro teknologikoak, gaur egun, 28 enpresa ditu programari atxikita: Aernnova, AVS, Biolan, Doimak, Egile, EIPC, Erreka, Fagor Automation, Siemens Gamesa, GH, Giroa Veolia, Goialde, Goizper, Grupo NBI, Ibermática, iLine Microsystems, Jaureguizar, Juaristi, Kutxabank, Lazpiur, Maher Holding, Maier, Masermic, Ojmar, ONA, Pasaban, Ulma Handling Systems eta Zayer.

 

Erakunde Laguntzailearen eguna

Otsailero, Teknikerrek “Erakunde Laguntzailearen eguna” ospatzen du bere instalazioetan. Pandemiaren ondoren, aurten berriro egin da aurrez aurre, hain zuzen ere, otsailaren 25ean.

Zentro teknologikoak hainbat urte daramatza ekitaldi hori egiten, bere 28 erakunde laguntzaileekin zentroaren egungo eta etorkizuneko egoera partekatzeko, berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten gaien inguruan eztabaidatzeko eta denboran egonkorra izango den lankidetza sustatzeko xedez.

 

Jardunaldiaren egitaraua

Zentroaren 2021eko itxierako aurreikuspenarekin hasi zen jardunaldia, eta 2022ko kudeaketa-planarekin eta 2024 arterainoko espezializazio-planaren bateratze-lanarekin jarraitu zen.

Jardunaldia lunch batekin amaitu zen, zentro teknologikoaren instalazioetan.

 

Teknikerren Erakunde Laguntzaileak

Ikusi ekitaldiaren irudiak hemen