AGENDA BUELTATU

TEKNIKER SHARING EVENTS
Food 4 Future
_ 2022ko maiatzaren 17tik 19ra
_ Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo

Food 4 Future

Bilbon egingo da Food 4 Future, AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak eta NEBEXT enpresak antolatutako teknologia, soluzio eta automatizazio-sistema berrien bidez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko kongresurik berritzaileena.

2022ko maiatzaren 17tik 19ra, elikagaien industriako balio-kate osoko profesionalak elkartuko dira Bilbao Exhibition Centren (BEC), datozen urteetan sektorea eraldatuko duten azken soluzio teknologikoak, berrikuntzak eta joerak erakusteko.

Teknikerrek nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatutako 4.0 industriako espezialista gisa parte hartuko du biltzar honetan eta, AZTIrekin batera, FOODTECH 4.0 aliantza osatuko du, elikagaien balio-kate osoari eta haren teknologia-hornitzaileei soluzio teknologikoak eskaintzeko.

Ekitaldiak, elikagaien eta edarien arloko elkarte eta enpresa nagusien babesa ez ezik, Eusko Jaurlaritzarena eta Bilboko Udalarena ere badauka.

 

Informazio gehiago

Informazio gehiago lortzeko, sartu Food 4 Future Biltzarraren webgunean.