TEKNOLOGIARA BUELTATU

Pieza berezietarako eta balio handiko materialetarako fabrikazio gehigarria
Fabrikazio gehigarria eta industriarako beste laser prozesu batzuk

Teknikerrek makina-erremintari lotutako eta “Laser Manufacturing Lab” laborategian integratutako laser-eskaintzako elementuak aurkeztuko ditu BIEMH biurtekoan.

Laser-teknologia fabrikazio-prozesuen tresna osagarri gisa edo orain arte ez bezala fabrikatzeko modu gisa uler daiteke. Bi kasuetan, laserrak aukera interesgarriak ematen ditu.

Materiala hari/hauts gisa zuzenean gehituta 3D teknologiarekin inprimatutako osagai metalikoen fabrikazio-prozesuak etorkizun oparoenetakoa duten teknologien artean daude tamaina handiko piezak fabrikatzeko sektoreetan, esaterako, sektore aeronautikoan, aeroespazialean eta ontzigintzan. Energiaren sektoreak, bestalde, osagaiak konpondu, kargatu eta estaltzeko prozesuetarako aukera efizientetzat jotzen du.

Teknologia berri samarra izan arren, pieza berezietarako eta balio handiko materialetarako prozesuaren eraginkortasun handiak, materialen egitura-kalitatea handitzeak, sistemaren malgutasunak eta mugimendu-askatasunak eta lehengaien erabileran kostu txikiagoak izateak industriaren interesa piztu dute.

Makina Erremintaren Nazioarteko hurrengo Biurtekoan, Teknikerrek 1. pabiloiko Cl4 korridorean kokatutako erakustokian erakutsiko ditu fabrikazio gehigarri bidez bezero industrialentzako egindako bi pieza, hain zuzen ere Laser Metal Deposition (LMD) haria/hautsa bidez egindakoak. 

Hala, alde batetik, AISI 316L altzairu herdoilgaitz austenitikozko konpresorerako zilindroa aurkeztuko du eta, bestetik, energia-sektoreko motor baten (balantzina) onarpen- eta ihes-balbulak ireki eta ixteko osagaia, AISI 316L altzairu herdoilgaitz austenitikozkoa.

Halaber, azokan, Teknikerrek AISI 316L altzairu herdoilgaitz austenitikozko hainbat xafla erakutsiko ditu, pultsu ultralaburreko laserraren eta eskaner poligonalaren bidez fabrikatutakoak, jarraian azalduko diren industria-prozesu nagusien aplikazioekin:   

Edozein motatako materialaren doitasunezko ebaketa, material polimerikoak eta beira barne. 10 mm-tik beherako ebaketa-doitasunak, 1 mm baino gutxiagoko eraginpeko eremuekin. Aplikazioak:

  • Osasuna: Stent koronarioen, begi barneko lenteen, gailu mikrofluidikoen ebaketa.
  • Microelektronika: Txantiloiak fabrikatzea, txipak ebakitzea, bideak irekitzea
  • Kontsumo-ondasunak: Beira-ebaketa erlojugintzan

Testurizatua. Gainazala aldatzeko prozesuak, patroi geometrikoak (bereizmena <10 mm) edo egitura nanometriko periodikoak (LIPSS) sortuz. 5 min/m2-rainoko  testurizazio-abiadurak, eskaner poligonalarekin. Aplikazioak:

  • Osasuna: Gainazal hidrofilikoak, hidrofobikoak eta bakterizidak, hortz-inplanteak
  • Osagai mekanikoak: Junturen eta errodamenduen testurizazioa
  • Kontsumo-ondasunak: Difusore optikoak
  • Aeronautika: Izotzaren aurkako gainazalak

Zulaketa. Mikrozulaketa, <10 itxurako erlazioekin, 5 mm-ko zulodun gutxieneko bereizmena 1.000 zulotik gorako abiaduretarako edozein material-motaren gainean. Aplikazioak:

  • Aeronautika: HLFC egiturak, panel akustikoak
  • Osasuna: Langarreztagailuak
  • Kontsumo-ondasunak: Iragazkiak

Markaketa. Aplikazioak: 

  • Packaging: Doitasun eta abiadura handiko trazabilitate-sistemak
  • Osasuna: Tresna kirurgikoen black marking-a, sentsore elektrokimikoak
  • ICT: Antenak
  • Kontsumo-ondasunak: Metalen koloreztatze estetikoa

Baterien soldadurari buruz, Teknikerrek azokan erakutsiko ditu bateria-gelaxketarako kobre eta aluminiozko laser soldadura-prozesuaren erakusgailuak.

Automobilgintzan osagai elektrikoen eskaera handitzearen eta osagai horietan kobrearen erabilera areagotzearen ondorioz, gaur egun beharrezkoa da material horrekin lotutako fabrikazio-prozesu automatizatuak eta produktiboak garatzea.