AGENDA BUELTATU

Tekniker Sharing Events
Metrologia industriala eta kalibrazioa ikastaroa
2024ko Martxoak 20
_ Tekniker, Eibar

Metrologia industriala eta kalibrazioa ikastaroa

Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.

Teknikerrek «Metrologia industriala eta kalibrazioa» izeneko ikastaroa antolatu du. 2024ko martxoaren 20an izango da zentro teknologikoaren instalazioetan.

 

Xedeak

  • Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
  • Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180,  ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak. 
  • Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat. 
  • Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
  • Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean. 

 

Ikastaroaren edukiak

Sarrera. Zer da kalibrazioa, eta zergatik kalibratu behar dira neurketa-ekipoak

UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180,  ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak 

Neurrien diseminazioa eta trazabilitatea egiaztapen-erakundeak eta laborategi egiaztatuak

Ziurgabetasuna eta horren kalkulua

  • Aurretiko definizioak (doitasuna-zehaztasuna-zuzentasuna-ziurgabetasuna, etabar.)
  • Ziurgabetasunerako kausak
  • Neurketa-ekipoen ziurgabetasuna kalkulatzea (ezar daitezkeen dokumentuak eta interpretazio praktikoa)

Ekipoak onartzeko irizpideak. Tolerantziak, zehaztapenak eta ziurgabetasuna

Hainbat ekiporen ziurgabetasunak kalibratzeko eta kalkulatzeko ariketa praktikoak

Kalibrazio-egiaztagirien interpretazioa

 

Hartzailek

Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.

 

Baldintzak

  • Modalitatea: Presentziala
  • Lekua: Tekniker (Eibar)
  • Data: 2024/03/20
  • Ordutegia: 8:00etatik 13:00era eta 13:45tik 16:15tara
  • Kaferako etenaldia: 10:30 h
  • Lan-bazkaria: 13:00etatik 13:45ak arte
  • Prezioa: 390€ (471,90€ BEZa barne)

Toki-kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordena zorrotzean onartuko dira izen-emateak.

 

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen