ALBISTEAK
Jardunaldiaren helburua da enpresetako neurtzeko ekipoen kalibratze-sistemak modu eraginkorrean kudeatzeko gakoak helaraztea.
Gaur egun, enpresek kalibratze-sistemak ezarriak dituzte beren neurtzeko ekipoetan, baina jarduera hori ez da beti modurik eraginkorrenean kudeatzen, perdoia, zehaztasuna, doitasuna, ziurgabetasuna, onarpen-irizpidea eta beste zenbait ez direnean behar bezala interpretatzen.
Kalitate-eskakizun gero eta handiagoak bermatzeko, produktuek izan behar dituzten zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu behar da; horrenbestez, neurtzeko ekipo eta prozesuak ezinbesteko tresna bilakatzen dira egiaztapen horiek egiteko.
Enpresen behar hori dela eta, IK4-TEKNIKERen Metrologia Unitateak 2013ko azaroaren 26an "Neurtzeko ekipoen kalibrazioa eta kudeaketa" jardunaldia antolatu du. Jardunaldiaren helburua da zenbait kontzeptu eguneratzea eta argitzea, enpresei laguntzeko neurtzeko ekipo- eta prozesu-multzoa modu eraginkorrean kudeatzen.
Gainera, jardunaldia egokituta dago UNE-EN ISO-9000, UNE EN ISO/IEC 17025, ISO/TS-16949, UNE EN 9100, UNE 66180 arauak ezartzetik eratorritako beharretara.