AGENDA BUELTATU
image1 image1

TEKNIKER SHARING EVENTS
“Koordenatu bidez neurtzeko makinetan neurketa geometrikoen ziurgabetasuna ebaluatzeko estandar berriak” jardunaldia
_ 2021eko uztailak 14
_ Linean

“Koordenatu bidez neurtzeko makinetan neurketa geometrikoen ziurgabetasuna ebaluatzeko estandar berriak” jardunaldia

Neurketaren ziurgabetasuna ebaluatzen jakitea funtsezkoa da koordenatu bidez neurtzeko makina baten neurketa-prozesuan, neurketa bermeekin egin dela ziurtatzeko, hori delako kalitate-adierazlerik onena.

Hala ere, adituen ezagutza behar da, eta ISO 15530 serieak eta horren antzeko arauek jarraibide batzuk ematen dituzte, baina ez dute erabat betetzen beharra; beraz, askotan ez zaio behar duen arreta eskaintzen, horrek duen garrantzia izanda ere.

Testuinguru horretan, Teknikerrek dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du Europako EUCOM (Evaluating the Uncertainty in Coordinate Measurement) proiektuaren esparruan. Jardunaldi horretan, proiektuaren emaitzak erakutsiko ditu, koordenatuen bidez neurtzeko makinekin egindako neurketen ziurgabetasuna kalkulatzeko ezagutza eskuratzeko industriak duen beharraren ildotik.

Proiektuaren emaitzak bi metodo berri ekarri ditu neurketaren ziurgabetasuna kalkulatzeko. Lehen metodoak aukera ematen du modu esperimentalean kalkulatzeko neurketa gehigarriren bat eginez; bigarrena, berriz, neurketaren aurreko informazioan soilik oinarritzen da.

Jardunaldian bi metodo horiek azalduko dira, eta horiek ezartzen ikasiko da. Halaber, galderak eta iradokizunak egin ahal izango dira.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu HEMEN.