TEKNOLOGIARA BUELTATU

LASERRA. Fabrikazio gehigarria hari bitartezko LMD teknologia baliatuta
David Gómez, Tekniker-eko Laser Manufacturing Lab-en zuzendaria

David Gómez Laser Manufacturing Lab-eko zuzendariak hari bidezko Laser Metal Deposition teknologia aurkeztu du webinar honetan, bi alderditan: prozesu berrien doikuntza eta osagaien nahiz ekipamenduen garapena.

Azken urteotan, Laser Metal Deposition (LMD) haria gehituz (w-LMD) teknologiaren erabilerarekiko interesa asko areagotu da, piezaren azken kalitatean eta efizientzian dituen abantailak direla-eta. Prozesu horri esker, metalezko pieza handiak (5 kg/h-ra artekoak) deposizio abiadura handian fabrikatzea ahalbidetzen du.

Teknikerretik, teknologia honen hurbilketak bi lerro ditu: proesu berriak martxan jartzea eta osagaien eta ekipamenduaren garapena. Zentzu horretan, Teknikerrek TITAN garatu du, egitura handiko w-LMD fabrikaziorako titaniozko makina. Bideoan klik egin eta interesatzen zaizun teknologiaz ikasi!