TEKNOLOGIARA BUELTATU

LASERRA. Fabrikazio industriala pultsu ultralaburrekin egungo egoera eta etorkizunerako itxaropenak
David Gómez, Tekniker-eko Laser Manufacturing Labeko zuzendaria

David Gómez Laser Manufacturing Lab-eko zuzendariak pultsu ultralaburren eta haien aplikazioen nahiz bideragarritasun industrialaren gaur egungo ikuspegia azalduko du webinar honetan.

Duela urte gutxi arte, pultsu ultralaburren teknologiak merkatu-nitxo txiki bat ziren laser fabrikazio industrialaren barruan.

Teknologia horiek, oro har, balio erantsi oso handiko produktuen garapenean soilik hartzen ziren kontuan, hainbat faktore medio: sendotasun falta, produktibitate txikia edo erabilitako iturrien prezio altua.

Azken urteetan egindako aurrerapenek irauli egin dute egoera hori, pultsu ultralaburren erabilera kontsumo handiko produktuetara zabalduz.

Prozesu horiek sektore tradizionalak dauzkate dagoeneko (adibidez, osasuna eta luxua), baina, horiez gain, pultsu ultralaburreko laserrak automobilgintzan, mikroelektronikan eta kontsumoko ondasunetan erabiltzen dira gaur egun, batzuk aipatzearren.

Webinar honetan, teknologiaren egoeraren, aplikazioen eta bideragarritasun industrialaren egungo ikuspegia eskaini nahi da. Halaber, Teknikerrek alor horretan dituen ibilbidea eta gaitasunak azalduko dira. Bideoan klik egin eta interesatzen zaizun teknologiaz ikasi!