TEKNOLOGIARA BUELTATU

ESTALDURAK. Plasma bidezko elektrooxidazio-teknologiaren bidez garatutako estaldura aurreratuak
Patricia Fernández, Tekniker-eko Tribologia Unitateko ikertzailea

Patricia Fernández Tribologia Unitateko ikertzaileak plasma bidezko elektro-oxidazioari buruz, sortzen diren estaldurek materialei ematen dizkieten propietateei buruz eta estaldurak aplikatzeko sektoreei buruz hitz egiten du webinar honetan.

Plasma bidezko elektrooxidazioa (PEO, ingelesezko siglen arabera) prozesu elektrokimiko bat da. Prozesu horren bidez, oxido zeramikozko estaldurak sortzen dira substratu metaliko baten gainean.

PEO teknologiaren bidez gehien tratatzen diren materialak aluminioa, titanioa eta magnesioa dira, bai eta horien aleazioak ere. Hala ere, gaur egun, PEO estalduren aplikazioa zirkonio-, tantalio- eta altzairu-aleazioetara ere zabaltzen ari da.

Honako hauek dira PEO estaldurek tratatutako materialei ematen dizkieten propietate nagusiak: higadurarekiko erresistentzia, korrosioarekiko erresistentzia, tenperaturarekiko erresistentzia, erresistentzia dielektrikoa, gaitasun biozida, etab.

Propietateen moldakortasunaren eta aukera zabalaren ondorioz, PEO estaldurek aplikazio ugari dituzte. PEO teknologia aplika daitekeen industria-sektoreen aukera zabala eta askotarikoa da, besteak beste: automozioa, aeronautika, biomedikuntza, elektronika, etab. Bideoan klik egin eta interesatzen zaizun teknologiaz ikasi!