ALBISTEAK BUELTATU

Webinarrak: geratzeko iritsi diren ekitaldi digitalak
Dibulgazio teknologikoa, webinar formatuan

Lineako mintegien bidez I+G+b-aren dibulgazioan aktibo aritzeko erronkan jarraitzen du Teknikerrek.

2020ak mugarria ezarri du hainbat arrazoirengatik; besteak beste, ekitaldi fisikoak ingurune digitalera igaro direlako.

Izan ere, lineako formatuak I+G+b-aren dibulgazioan modu aktibo eta seguruan jarraitzeko aukera eman dio Teknikerri, eta, horrela, talentua sortzea eta enpresentzako, ikasleentzako eta, oro har, gizarte osoarentzako joerak eta teknologiak eguneratzea lortu du.

Bada, Teknikerrek webinarren askotariko programa berri bat prestatu du urteko azken hiruhilekorako, Tekniker Sharing Events-en esparruan. Zentro teknologikoko adituek emango dituzte webinarrak, eta zentroan garatzen diren teknologien ingurukoak izango dira, irtenbide teknologiko berritzaileak edota hainbat sektoretan aplika daitezkeen ezagutza teknologiko berriak irisgarriak izan daitezen.

Besteak beste, programak honako gai hauek biltzen ditu: akatsen diagnostikoa eta mantentze-lan industrialaren arloko plangintzaren optimizazioa; materialen mikroprozesaketarako laser-teknologia; barruti-sareen edo bero- eta hotz-sareen digitalizazioaren inguruko erronkak eta joerak; prototipoa produktu homologatu bihurtzeko prozesuan araudiek duten papera.

Hartzaileen profila zabala da, aktibo dauden profesionalak, ikasleak eta askotariko elkarteak biltzen ari baitira proposatutako gaien inguruan ikasi eta hausnartzeko.

Klikatu HEMEN, webinarren agenda ikusteko.