ALBISTEAK BUELTATU

Teknikerrek bere eskaintza teknologikoa indartu du Madrilgo egoitza berriarekin
Enpresei eta hainbat eragileri beren soluzioen ikuspegi orokorra eskaintzeko eremua du helburu

Erreferentziazko enpresak, esaterako Repsol, CESA/Héroux-Devtek, Airbus, Sener, Aernnova, Iberdrola eta John Deere, izan ziren Teknikerren instalazioen aurkezpenean.

Tekniker zentro teknologikoak joan den urriaren 28an aurkeztu zuen bere Madrilgo egoitza berria. Instalazio horiekin, bere eskaintza teknologiko zabala enpresetara hurbildu nahi da eta enpresa nagusiekin elkarreraginean jardun. Hurbilketa hori han kokatutako euskal enpresei lagun egitean eta eremu horretan geografikoki kokatutako interesak erakartzean dago oinarrituta.

Getafen, SYMBCO Negozio Zentroan dagoen kokaleku berriak zentroaren soluzioen ikuspegi orokorra eskainiko du, betiere gainazalen eta materialen ingeniaritzan duen espezializazio teknologiko bikainean oinarrituta; ekoizpenerako eta fabrikazio aurreraturako IKTak industriarako I+G+Bren euskarri izango dira; eta, besteak beste, osasun-, energia- eta aeronautika-sektoreetan aplikatuko da. 

Erreferentziazko enpresek, esaterako Repsol, CESA/Héroux.Devtek, Airbus, Sener, Aernnova, Aciturri, Tecnatom, Iberdrola eta John Deere, Luis Uriarte Teknikerreko zuzendari nagusiari lagundu zioten instalazioen aurkezpenean.  

“Irekiera honen bidez, ‘martxan dauden lankidetzak’ eraikitzen jarraitu nahi dugu, gure espezializazio teknologikoarekin lagundu dezakegun lekuetan industria-sarearen lehiakortasuna handitzen lagunduko duten soluzioak garatzeko”, azpimarratu du Luis Uriarte Teknikerreko Zuzendari Nagusiak. 

 

Ikuspegi berria

Teknikerrek bazuen Madrilen kokagune bat, batez ere industria-metrologiaren arloan irtenbideak ematera bideratutakoa. Apustua orientazio integralagoarekin berritu da, baina bokazio berarekin: hurbil egotea, irisgarriak izatea eta balioa sortzen duten harremanak eratzea.

Hemendik aurrera, han kokatutako enpresa eta eragileekin harreman estua izateko eta I+G+B arloan premien eta soluzioen arteko topagunea izateko diseinatu eta antolatutako egoitza berria izango du zentroak.

Funtzionamenduari dagokionez, David Gómez Teknikerreko Zerbitzu Teknologikoetako zuzendaria izango da egoitza berria zuzentzeko arduraduna, eta bertako langile iraunkorrak eta sortzen diren premien arabera txandakatuko diren teknikariak izango ditu.

Hona hemen Inaugurazio ekitaldiko irudiak.