AGENDA BUELTATU

Tekniker Sharing Events
Zer onura dakartza produktuaren biki digital batek?
2023ko maiatzak 25
_ Linean | 10:30 | 45 minutu

Zer onura dakartza produktuaren biki digital batek?

Mikel Armendia | Teknikerreko Ekipamendu, Prozesu eta Osagaien Digitalizaziorako koordinatzailea

Jon Larrea | 4.0 ingeniaritzako aholkularia Ibermátican, Ayesa Company

Eraginkortasun operatiboa handitzea, hornidura-katearen arintasuna eta erresilientzia hobetzea, erabakiak hartzea hobetzea, merkaturatze-denbora murriztea, bezeroaren gogobetetasuna hobetzea… Horiek dira produktuaren biki digitalak dakartzan onura batzuk.

Industria-ekipamenduen fabrikatzaileentzat eta, oro har, eskaeraren araberako ingeniaritza egiten duten enpresa guztientzat funtsezkoa da garapen birtualeko ingurune bat izatea.

Kontua ez da soilik 3D eredua sortzea, baizik eta, eredu horretatik abiatuta, hainbat diseinu-aukera azkar aztertu ahal izatea, hainbat kalkulu, azterketa, simulazio egitea, sistemaren kontrola inplementatzea eta doitzea, eta baita produktuaren karbono-aztarna ebaluatzea ere. Beraz, zer onura dakartza biki digitalak? 

Ez galdu datorren osteguneko, hau da, maiatzaren 25eko web mintegia. 3DEXPERIENCE inguruneak eskaintzen dituen aukerak ezagutuko dituzu, eta kalkulu eta optimizazio jakin batzuk egiteko tresna espezializatuekin nola osa daitekeen jakingo duzu. 

  • Produktu-Prozesu-Zerbitzuaren biki digitalak
  • Produktuaren biki digitala
  • Lortzeko urratsak
  • Onurak

Zure zain gaude!

Eman izena hemen