BUELTATU

PROIEKTUAK

Diagnostiko Zerbitzua, akatsen arrazoiak detektatzea irtenbideak emateko

Diagnostiko Zerbitzuak industria-osagaien akatsak detektatzen ditu, eta irtenbideak eskaintzen ditu, berme handienarekin

Besteak beste labainketaren, tribologiaren edo mekanikaren arloan duen esperientziari eta ezagutzari esker, IK4-TEKNIKERek bere expertisea erabili du hainbat sektoretako industria-osagaiek dituzten akatsei irtenbide zehatzak emateko.

Informazioa funtsezko elementua da XXI. mendeko ekonomian, eta industria-sektorea ez da salbuespena. Pieza edo industria-prozesu batean akats bat nola eta zergatik sortu den jakitea lehenengo pausoa da irtenbide eraginkor eta iraunkor baten oinarriak jartzeko.

IK4-TEKNIKERen Diagnostiko Zerbitzu berria industria-osagaien akatsak detektatzeko diseinatuta dago; beraz, aholkularitza-ekipo bat da industria-akatsei irtenbiderik egokienak emateko, eta, hala, ekoizpen-prozesuetako hutsegite errepikarien ondorioak minimizatzeko, prozesu horietan fidagarritasuna alderdi erabakigarria baita.

Puntako instalazioak

Zentroaren eskaintza teknologiko berri honek hainbat industria-sektoretara zuzenduta dago zeharka, hala nola automobilgintza, aeronautika, makina-erreminta eta energiara. IK4-TEKNIKERen egoitza berriak puntako instalazioak ditu, eta kualifikazio handiko 20 laguneko talde batek egiten du lan. Talde horrek azken belaunaldiko ekipamendua du eskura, bermerik oneneko zerbitzua emateko.

Osagai batean, edozeinetan, zerbitzuan ari dela zein fabrikatzen ari dela, arazo bat detektatu ondoren jartzen da martxan Diagnostiko Zerbitzua. Besteak beste materialen, labainketaren, tribologiaren, kimikaren edo mekanikaren arloetan duten esperientziaren eta ezagutzaren bidez, IK4-TEKNIKEReko adituek beren expertisea erabiltzen dute arazo bakoitzari bere irtenbidea emateko.

Dena dela, zerbitzu berriak ez du balio soilik makinen arazo mekanikoei edo funtzionamendu-arazoei unean uneko irtenbideak emateko. Bezeroek eskaintza berriari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, IK4-TEKNIKERek enpresentzako aholkularitza-zerbitzu iraunkor bat diseinatu du. Zerbitzu horren bidez, beren industria-prozesuei buruzko informazio zehatza jaso dezakete enpresek, eta, hala, arazo horiek sortutako kostuak minimiza ditzakete.

Diagnostikoak egin aurretik, saiakuntza metalurgikoak, mekanikoak eta kimikoak eta marruskadura-, higadura- eta korrosio-saiakuntzak egiten dituzte IK4-TEKNIKEReko ikertzaileek.

Diziplina anitzeko azterketa-prozesu bat, balio erantsi handikoa, egin ondoren, adituek diagnostiko bat egiten dute, eta diagnostiko hori hartzen dute oinarritzat industria-osagaiak edo -prozesuak duen arazoari irtenbiderik onena emateko.