BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKERek CRM estreinatu du

IK4-TEKNIKERek erreminta berri bat ezarri du bezeroarekiko harremanak kudeatzeko prozesua hobetzen jarraitzeko

IK4-TEKNIKERek erreminta berria du, Customer Relationship Management (CRM), bezeroarenganako orientazioa indartzeko.

IK4-TEKNIKERek barne-kudeaketako prozesuak berritzen jarraitzen du. 2013ko irailean, Customer Relationship Management (CRM) izeneko erreminta bat ezarriko du, bezeroarekiko harremanak kudeatzeko prozesua hobetzen jarraitzeko.

IK4-TEKNIKERek bezeroekin duen jardueraren segimendua egiteko datuen erregistroa, azterketa eta ustiaketa errazten du software honek.

Zentroak aldi estrategiko berri honetan dituen erronka asko erabat lotuta daude merkatuko jarduerari. Hori horrela izanik, enpresa berritzaileetatik gertu egotea eta haiei entzutea ezinbestekoa da, haien beharrei behar bezala eta une egokian erantzun ahal izateko.

Merkatuen konplexutasunari, aldaketen bizkortasunari eta behar espezifiko eta pertsonalizatuei erantzuteko, koordinazio-lan handia egin behar da zentro teknologikoan, non teknologia-ezagutza oso espezializatuak dituzten ikertzaile asko dauden bezeroekin harremanetan. Konponbide hobe eta oso bat eskaintzeko, funtsezkoa da IK4-TEKNIKERen harreman-kapitala handitzen duten kontaktu guztiak koordinatzea.

Erreminta zentro teknologikoaren beharretara egokitzeko lan handia egin eta gero, IK4-TEKNIKERek, orain, erreminta ezartzeko faseari ekin behar dio, merkatuan presentzia handiagoa eta hobea lortzen lagunduko diola sinetsita.