AGENDA | 2015.11
IK4-TEKNIKER-ek “Clean Size” jardunaldi teknologikoaren bigarren edizioa antolatuko du
Joan den ekainean ospatutako “Clean Size” jardunaldi teknologikoak izan zuen harrera ona dela eta, IK4-TEKNIKER-ek jardunaldi honen edizio berri bat antolatuko du 2015eko azaroan. Gaur egungo industrian, gero eta garrantzi handiagoa du piezen eta osagaien garbitasun-mailak, eta jardunaldia horri buruz izango da.
Kalitatea bermatzeko betebeharren ondorioz, gero eta teknika zorrotzagoak erabili behar dituzte enpresek piezen garbitasun-maila handiagoa izan dadin eta inolako kutsadurarik izan ez dezaten.
IK4-TEKNIKER jabetzen da lehiatzeko abantaila handia ematen dietela sektore zorrotzenei kutsadura-iturri horiek identifikatzeak eta ondoren ezabatzeak.
Jardunaldi honetan, automobilgintza ardatz hartuta, garbiketa-jardunbideen ezarpenarekin lotutako kasu arrakastatsu batzuk eta izandako esperientzia industrial batzuk azalduko dira.