PROIEKTUAK
IK4-TEKNIKERek, ADUR enpresarekin elkarlanean, gorputzaren mugimendua eta postura hautemateko gai den eta erabiltzaileari bere postura zuzendu eta mugitze-portaera eraginkor bat har dezan behar duen feedbacka eskaintzen dion elastiko sentsorizatu batean oinarritutako sistema bat garatu du.
Atal gehiago
Garatutako elastiko sentsorizatuak haririk gabeko hamazazpi sentsore ditu; sentsore horiek pertsonaren mugimenduari buruzko informazioa biltzen dute eta datuak sistema zentral batera bidaltzen dituzte.
Abatar batek berehala erreproduzitzen du mugimendua, eta adierazten du zer keinuk kentzen dioten eraginkortasuna mugitze-keinuari.
Diagnostiko-sistemak aukera ematen dio pertsonari berariazko entrenamendu baten bidez identifikatzeko zuzendu behar dituen keinuak eta mugimenduak.
Laburbilduz, hauek dira ezaugarri nagusiak: inertzia-sentsoreetan oinarrituta, mugimendua denbora errealean identifikatzea; finkatutako patroiarekiko desbideratzeak identifikatzea; eta erabiltzaileari feedbacka ematea (pantaila eta ahotsa).
Ekipamendua hau lesioak saihesteko berariazko entrenamendu bat egin behar den egoeretan, hala nola lan-esparruan edo telerrehabilitazioan erabili daiteke esate baterako.