AGENDA BUELTATU
image1

TEKNIKER SHARING EVENTS
"Metrologia industriala eta kalibrazioa" ikastaroa
_ 2021eko apirilaren 27tik 29ra
_ Online

"Metrologia industriala eta kalibrazioa" ikastaroa

Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.

Teknikerrek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" izeneko online ikastaroa antolatu du. 2021eko apirilaren 27tik 29ra izango da.

Xedeak

  • Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.

  • Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180, ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak.

  • Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat.

  • Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.

  • Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: "tolerantzia", "doitasuna", "zehaztasuna", "ziurgabetasuna" eta "onarpen-irizpidea", besteren artean.

Hartzaileak

Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.

Baldintzak

  • Lekua: Online

  • Data: 2021eko apirilaren 27tik 29ra

  • Prezioa: 300€ (BEZa barne). Prezioak barruan hartzen du dokumentazioa.

  • Ordutegia:

    • Apirilak 27 asteartea: 15:30etatik 17:30era
    • Apirilak 28 asteazkena: 15:30etatik 18:00era
    • Apirilak 29 osteguna: 15:30etatik 18:00era

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu HEMEN.

Ikastaroaren izen-ematea dagokion ordainketa jaso ondoren gauzatuko da.

*Taldeentzako prezio bereziak hirugarren inskripziotik aurrera.