ALBISTEAK BUELTATU

Bikaintasuna, ingurumenaren, segurtasunaren eta osasunaren kudeaketan
Teknikerrek kudeaketa-sistema zabaldu du, ISO 14001:2015 eta ISO 45001:2018 arauekin

Zentro teknologikoak bi arauen betekizunak gainditu ditu, eta, horrela, kudeaketa-sistema egokia duela ziurtatu ez ezik, ingurumenaren jasangarritasunarekin eta laneko segurtasun eta osasunarekin konprometituta dagoela ere egiaztatu da.

Ingurune zalantzagarri eta aldakor honetan, lehiakortasunari dagokionez abantaila handia ematen du kudeaketan bikaintasuna bilatzen duen enpresa arin eta laguntzaile gisa kokatzeak.

Testuinguru horretan, Teknikerrek, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak, bi arau berri gaineratu dizkie gaur egungo kalitate-ziurtapenari (9001), I+G+B-ko ziurtapenari (166002) eta entsegu- zein kalibrazio-ziurtapenari (17025): laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketaren ingurukoa da bata (ISO 45001:2018), eta ingurumen-kudeaketari buruzkoa da bestea (ISO 14001:2015). Horrela, ziurtapen-multzo hori duen lehenengo zentroa da Euskal Sarean.

Osasun- eta segurtasun-arloko nahiz ingurumen-arloko kudeaketa-sistemak garatu izanak ekonomiaren, gizartearen edo ingurumenaren jasangarritasunarekin bat egiteko asmoan dauka jatorria. Halaber, Teknikerreko jendeak azken urteetan egindako lanaren emaitza izan da; bidean, zentroak Sonder Consulting-en aholkularitza eta laguntza jaso ditu.

2020aren amaieran eginiko ikuskaritzen ondoren, SGS kanpo-entitate akreditatuak igorritako ziurtapenak jaso ditu Teknikerrek.