ALBISTEAK BUELTATU

Garai berriak, ezagutza partekatzeko modu berriak
Dibulgazio teknologikoa, Teknikerrek ezagutzaren gizartearekin duen konpromisoa

Teknikerrek modu aktiboan laguntzen du I+G+b alorra jendarteratzen, eta, horrela, bere aitortza sustatzen du, gizarte informatu eta kualifikatu baten mesedetan haz dadin.

Egoera sanitarioak eguneroko jarduera asko aldatu ditu, eremu pertsonalean nahiz lanekoan. Alabaina, Tekniker Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak talentua sortzeko eta enpresei begira joerak eta teknologiak eguneratzeko duen konpromisoak indarrean jarraitzen du, gaur inoiz baino indartsuago jarraitu ere, nahiz eta formatua aldatu egin den.

Zentro teknologikoko adituek linean ematen dituzten askotariko mintegietara iristeko, klik bakarra egitea nahikoa da orain: zalantzarik gabe, horixe da gai hauen inguruan kezka duten guztiekin harremanetan jarraitzeko modurik onena.

Testuinguru honetan, Tekniker hainbat gaien inguruko webinarrak egiten dabil ekainetik, arrakasta handiz, Tekniker Sharing Events egitasmoaren esparruan, lineako formatuan.

Zentro teknologikoko adituek ematen dituzte mintegiok, eta zentroan bertan garatzen diren teknologiei buruzkoak dira. Bada, irtenbide teknologiko berritzaileak nahiz hainbat sektoretan aplikatu eta interesgarriak izan daitezkeen ezagutza teknologiko berriak irisgarriak izatea dute helburu.

Hartzaileen profila zabala da, aktibo dauden profesionalak, ikasleak eta askotariko elkarteak biltzen ari baitira proposatutako gaien inguruan ikasi eta hausnartzeko.

Agenda lauhileko bakoitzean berritzen da, eta zentro teknologikoak bere kanal korporatiboen bidez partekatzen ditu edukiak.

Animatu parte hartzera eta ponentziak YouTubeko gure kanalean entzutera!

Klikatu HEMEN, webinarren agenda ikusteko.