BUELTATU

AGENDA | 12.06-14.06.2013

IK4-TEKNIKERen parte-hartzeak:

Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien 19. Biltzarra

Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien 19. Biltzarra
2013ko ekainak 12-14 | Donostia-San Sebastián

IK4-TEKNIKER, Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien 19. Biltzarrean

IK4-TEKNIKER Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien 19. Biltzarrean izango da, Donostiako Teknologia Parkean, 2013ko ekainaren 12tik 14ra.

Gure zentro teknologikoak partaidetza aktiboa izango du biltzarrean: txostenak aurkeztuko ditu eta IK4-IDEKOrekin erakusmahaia partekatuko du, IK4 Aliantza Teknologikoan gauzatutako batasunaren adierazgarri. Bestalde, batzorde zientifiko-teknikoan eta biltzarraren antolaketa-batzordean jardungo dira IK4-TEKNIKER-eko ikertzaileak.

Biltzarra

Saio teknikoak izango ditu biltzarrak, eta fabrikazio metal-mekanikoaren esparruko interes eta gaurkotasun handieneko gaiak ere jorratuko ditu. Halaber, saio monografikoak landuko dira, mahai-inguruetan; esaterako, aeronautikaren eta automozioaren eskutik sektore hau sustatzen duten material berrien fabrikazio-teknologien eta garapenen dibertsifikazio-ahalmena.

Programa

Hainbat gairi buruzko txostenak izango ditu 19. biltzarrak: jasangarritasuna, prozesuen hobekuntza eta berrikuntza, adimena fabrikazio-sistemetan, pieza handien mekanizatua, makina handien diseinua, osagai berezien fabrikazioa, fabrikazio gehigarria...

Parte-hartzaileak

Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien Biltzarra 1976an egin zen lehen aldiz eta, harrezkero, industriaren, ikerketa-zentroen eta unibertsitatearen arteko elkargune bikaina da sektoreko azken aurrerapausoak aurkezteko, eta fabrikazio-teknologien aurrerapena sustatzen du.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus biltzarraren webgune ofiziala: www.congresomh.com/es/invitacion