BUELTATU

PROIEKTUAK

Agintarien hitzaldiak

Honela laburbilduko genituzke inaugurazio-ekitaldian agintariek zabaldutako mezuak: IK4-TEKNIKERek egindako lanaren aintzatespena, eta etorkizunean bide horretatik jotzeko eskaria

Hizlariak (IK4 Research Alliance eta IK4-TEKNIKEReko presidentea, Jesus Iriondo; Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantza Tapia, eta Gipuzkoako ahaldun nagusia, Martin Garitano) bat etorri ziren honetan: garrantzi handia izan du IK4-TEKNIKERen berrikuntza-lanak, eta, etorkizunari begira, estrategikoa da Euskal Herriko I+G+B-rako.