BUELTATU

PROIEKTUAK

Merkatuko eskariak asebetetzera bideratutako garapen teknologikoa

Zentroaren espezializazio teknologikoa enpresen benetako beharrekin lerrokatua

IK4-TEKNIKEReko Teknologiako zuzendari Ana Aranzaberen ustez, zorroztasun zientifikoarekin eta gehieneko bikaintasunarekin lan eginez garapen teknologiko hobeagoa eta handiagoa lortzen da, eta horrek balio erantsi handiko industriara transferitzea ahalbidetzen du.

Datozen urteei begira, IK4-TEKNIKERen garapen teknologikoak ibilbide-orri argia dauka: industria-ehunduraren eskariak hautematea, bai merkatuan eskari handiena duten eremuak indartzeko, bai zentroaren espezializazio teknologikoa enpresen benetako premiekin lerrokatzeko.

Ibilbide-orri horrek, batetik, automatizazioa eta robotika, metrologia, sentsoreak eta funtzio anitzeko gainazalak indartu nahi ditu, eta, bestetik, fabrikazio gehigarriaren alde, fabrikazio-teknologiak hain automatizatuta ez dauden sektoreetan (hala nola, biozientzietan eta nanoteknologietan) ezartzearen alde eta bezeroak beren hautu estrategikoan 4.0 Industriarako bidean laguntzearen alde egiten du.

Prozesu horiek guztiak abiarazita, merkatuan potentzial eta eskari handiagoa duten arloetara bideratu nahi du 2020rako Plan Estrategikoak IK4-TEKNIKERen hazkundea. Horretarako, baina, arlo horien espezializazioa sustatu behar da.

Datozen bi urteetan, IK4-TEKNIKERek lau arlo hauetan egin beharko du barne-hazkundearen aldeko apustu irmoa, ezagutza euskal industria-ehundurara transferitzea ziurtatzeko xedez: mantentze-lanetan, sentsoreetan, automatizazioan eta robotikan eta laser bidezko fabrikazioan.

Alabaina, IK4-TEKNIKER ez da zerotik abiatuko: azken urteotan, zentroa berriro jarri da Europako buru eta nazioarteko erreferente robotikaren arloan, eta bere eskaintza handitu du 4.0 Industriako mantentze-lanen esparruan eta fabrikazioari aplikatutako Gauzen Interneten (IoT). Laser bidezko fabrikazioan, sentsoreen eremuan eta gainazal teknologietan erreferentzia zentro gisa sendotu dela gaineratu behar diogu aurrekoari.

Eta zentro teknologikoaren aldi estrategiko berri honen baitan proposatu da xede argi hau: IK4-TEKNIKERen espezializazioa enpresen premiekin batera eta modu paraleloan egin dadila lortzea, enpresa horien behar guztiei erantzun ahal izateko. Azken batean, lerrokadura handiagoa egotea zentroaren baliabide eta espezializazioaren eta industria-ehunduraren etorkizuneko premien artean.