BUELTATU

AGENDA | 2018.11.15 – 11.16

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

VISIO 2018

2018ko azaroaren 15ean eta 16an
Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbo

VISIO 2018: Erakundeen Berrikuntzarako Zaintza eta Adimen Sistematikoari buruzko nazioarteko biltzarra

IK4-TEKNIKERek beste batzuekin batera antolatu du Berrikuntzarako Zaintza eta Adimen Sistematikoari buruzko VISIO nazioarteko biltzarraren zazpigarren edizioa, eta adituen batzordean hartuko du parte. Azaroaren 15ean eta 16an egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoan.

2005etik, zaintza teknologikoarekin, adimen lehiakorrarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoak hartzearekin zerikusia duten alderdien inguruan aritzeko eta eztabaidatzeko interesa duten profesionalentzako, erakundeentzako eta enpresentzako nazioarteko topaketa bihurtu da VISIO, eta bi urterik behin egiten da.

Ildo horretan, honako hauek dira biltzarraren xede nagusiak: adimenaren aldagaiak eta berrikuntza-jarduera puntakoenak elkarri konektatzea, enpresa-estrategia gisa sustatzea zaintza- eta adimen-jarduerak (berrikuntza bultzatzeko eta abantaila lehiakorra edukitzeko xedez) eta zaintzaren eta adimenaren eremuetan dauden azken joerak ezagutzea.

Nabarmendu beharra dago "5. VISIO enpresa-topaketa" egingo dela 2018ko edizioan. Topaketa horretan, interes berezia edukitzen dute enpresek adimen lehiakorraren inguruan (tekniken eta metodologien ezarpenean) dituzten esperientziek.

Informazio gehiago izateko

Informazio gehiago izateko, sar zaitez VISIO 2018 biltzarraren webgunera.