BUELTATU

PROIEKTUAK

Sarrailek mundu digitalarekin eta IoT joerarekin bat egiten dute

Ojmar enpresa, sarraila-soluzientzako elementu berritzaileen bila

IK4-TEKNIKER eta Ojmar, elkarlanean armairuetarako soluzio berri baten bila.

Betiko metalezko giltzek (altzairuzkoak edo aluminiozkoak) eta RFID txartelek smartphoneak giltza gisa hainbat sarraila irekitzeko erabilpenari bide eman diote.

Izan ere, duela urte batzuk hasitako aurrerakuntza garrantzitsu bat gaur egun nabarmen bihurtu da: teknologia digitalaren erabilera gailu mugikorrekin (smartphoneak edo tabletak, esaterako) sarraila adimenduak, konektatuak eta egokituak irekitzeko.  

Alde horretatik, Ojmar enpresa euskaldunak, armairuak, bulego-altzariak eta altzari bereziak ixteko sistema adimenduetan espezializatuta dagoena, bere produktuekin sarbide errazak eskaintzea, trazabilitatea kontrolatzea eta erabilgarritasun intuitiboa erraztea du helburu ikuspegi berritzaile batetik abiatuta. Labur esanda, erabiltzaile-esperientzia positiboak eskaini nahi ditu eguneroko bizitzan altzariak irekitzean, soluzioen segurtasuna eta sendotasuna ziurtatuz.

Hala, IK4-TEKNIKER-ekin elkarlanean, Ojmar-en armairuentzako sarraila-belaunaldi berri bat garatzen ari dira funtzionalitate berriak gehitzeko helburuarekin, esaterako, erabiltzailearen presentzia detektatzen duten haririk gabeko sistemak eta gailuarekin edo sistemarekin interakzioa aurreratzeko edo egokitzeko era berriak.

IK4-TEKNIKER-ek proiektu honetan duen eginkizuna eragingailu elektromekaniko optimizatuak, konsumo oso txikiko kontrol-elektronika murgilduak, haririk gabeko komunikazio sistemak eta inguratzaile hermetikoak garatzea da.

Gainera, soluzio hauen diseinuan fabrikazio-prozesuaren lehenengo faseak ere hartzen dira kontuan eta, hala, emaitza lortzean, prototipatu eta berezitzen da entsegu-multzo baten bidez.

Proiektu honi esker, diseinu-alternatibak sortuko dira eragingailu elektromekaniko mota berriak garatzeko, hauek baitira elementu nagusia etorkizuneko sarraila adimenduak, konektatuak eta egokituak garatzeko.

Diseinu hauek, bereziki, sendoak, konpaktuak, malguak, energetikoki eraginkorrak, merkeak, modularrak eta haririk gabe diagnostikatzeko eta komunikatzeko gai dira. Horretaz aparte, IoT munduan gutxinaka murgiltzeko ezin hobeak dira bere komunikazio, sentsorizatze eta kokapen aukerak direla eta.